Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Andoni Egaña

Andoni Egaña

IzenaEgaña, Andoni
Abizena(k)Egaña
Izen osoaEgaña Makazaga, Andoni
Beste izenakEgaña Makazaga, Andoni
JaiotzaZarautz < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1961)

Biografia

80ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 90eko hamarkadan batik bat, bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa. Euskal Filologiako lizentziaduna da. Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da eta bertsolari ez ezik, ikertzaile, teorizatzaile eta idazle eta zutabegile moduan ere nabarmendu da Andoni Egaña. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du. Euskal Herriko bertsolari txapelduna izan da lau ediziotan (1993, 1997, 2001, 2005) eta 1986an parte hartzen hasi zenetik 2009an agurtu zen arte, finalista edizio guztietan. 1991n Gipuzkoako txapelketan txapeldunorde izan zen eta 1999an jokatu zen Herrien arteko txapelketa irabazi zuen Zarauzko taldearekin. Amurizaren eraginetik abiatuta, bertsolaritzari maila gorena eman dion bertsolaria. Ez dira asko izango Andoni Egaña izan den bertsolari onena dela ukatzen dutenak. Plazaz plaza erritmo harrigarrian jarduteaz gain, bertsolaritza eta ahozkotasunaren gaineko ekarpen teoriko interesgarriak ere eginak ditu.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Hitzak asmatzen Bertsolari batek pistak eman eta ea besteak hitz ezkutua asmatzen duen... Jolas dezagun guk ere!
Bat-batekoa Haurrak Olentzerorekin galdera-erantzunetan COVID-aren harira dauden neurriekin, Olentzerok etortzerik izango duen kezkatuta daude Onintza eta Unai. Bideo-dei bidez Olentzerorekin jarri dira harremanetan. Ikus ditzagun galdera-erantzunetan!
Bat-batekoa Galdera erantzunetan, sukaldaria eta kritiko gastronomikoa Andoni gastronomiako kritikaria da. Sebastianen jatetxera sartu, bazter guztiak miatu eta galdezka hasiko zaio Sebastiani, zorrotz... Ez dago ixilik egoteko txefa! Ikusi nuanean doinuan, galdera erantzunetan egindako saio ederra.
Bat-batekoa Habanera doinuan ahalik eta hitz gehien sartzen Bikoteka egingo dute lehiaketa. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.
Bat-batekoa Lizaso puntuak erantzuten Bertsolariek jarritako 10 punturi erantzunak, atseden tarterik gabe.
Bat-batekoa Bertso bikotea aurkitzeko aplikazioa Andoni bertsokidea aurkitzeko aplikazioa da. Atzeko bakoitzak beteko du bere profila zein den appean, zer-nolako esperientziak bilatzen dituen, eta Andonik topatuko die neurriko kantulaguna.
Bat-batekoa Frontisa eta erreboteko pareta Bi horma dira Maialen eta Andoni, beti elkarren parean baina elkar ukitzen ez dutenak. Andoni, frontisa; Maialen, erreboteko pareta.
Bat-batekoa Hipokondriakoa lasaitzen Julio hipokondriakoa da. Bere lagunak lasaitzen saiatzen dira, nor bere eran: Andoni esamolde potoloz eta Amets bere adibideekin adarretatik joanez.
Bat-batekoa Baserrian hotela jarri eta auzokoak nazkatzen Andonik bere baserrian hotela jarri du. Auzoko bileran eskean hasi zaie Maialen eta gainerako baserritarrei: oilarra ixiltzeko, ximaurrik ez botatzeko...
Bat-batekoa Eguna libre, egitekoak asko eta bi ahots matraka ematen Eguna libre du Ametsek, aspaldiko partez. Egin beharren zerrenda du aurrean, eta bi ahots entzuten ditu: Andoni zerrendako gauzei ekiteko dioena eta Maialen beste aldera begiratzeko dioena.
Bat-batekoa Haize erroten eztabaida, "bi bandoen herrian" "Energia(k) ezbaian" saio tematikoko bertsoaldia.
Bertso sorta Europako mapa Bertsolariek kubatarrengandik ikasi zuten Seguidilla. Andonik Europako herrialdeetan barna eramango gaitu, Seguidillaren erritmora. *Haurrei zuzendua.
Bat-batekoa Maialen klasekideei papertxoak pasatzen Maialen aspertuta dago klasean eta ikaskideei papertxo bana pasa die. Ea mezua irakurrita zer erantzuten duen bakoitzak.
Bat-batekoa Halloween gauez haurra eta sermoia ematen hasi den aitona "Halloween" ospatzen ari da Maialen, mozorrotuta, goxoki eske. Andoni aitonaren atea jo du eta diskurtsoa ematen hasi zaio, Gau Beltzaren euskal tradizioaz.
Bat-batekoa Habaneran gai bati buruzko hitzak esan eta memorizatzen Hiruko taldetan lehiatuko dira. Bi lagun puntuka ariko dira Habaneran, gai bati buruzko ahalik eta hitz gehien esaten. Hirugarren kideak bertsoa ekarri beharko du gero.
Bat-batekoa Bertso Jazz - Volando voy
Bat-batekoa Maialen abokatua, atzeko hiruren delituez
Bat-batekoa Hitza emanda: burua
Bat-batekoa Batetikan korrozka 1986ko Txapelketako bertsoaldi ezaguna, Negu Gorriak taldeak "Bertso Hop" bihurtu zuena.