| Mota |
Izenburua |
Bertsolaria(k) |
Deskribapena |
|
Hitzak asmatzen |
|
Bertsolari batek pistak eman eta ea besteak hitz ezkutua asmatzen duen... Jolas dezagun guk ere! |
|
Haurrak Olentzerorekin galdera-erantzunetan |
|
COVID-aren harira dauden neurriekin, Olentzerok etortzerik izango duen kezkatuta daude Onintza eta Unai. Bideo-dei bidez Olentzerorekin jarri dira harremanetan. Ikus ditzagun galdera-erantzunetan! |
|
Generazioen bataila |
|
Oilar borroka intergenerazionala. |
|
Nahiago zaharra konpondu, berria erosi baino |
|
Betaurrekoak puskatu zaizkizu eta konpontzera eraman dituzu optikara. Dendan esan dizute zaharra konpondu baino, hobe dela berriak erostea; zuk ezetz, konpontzea nahi duzula. Itxaroteko eskatu dizute; ordubete daramazu zain. |
|
Lehengo eta oraingo belaunaldiak |
|
Unaik uste du gure belaunaldiak izan dituela aukera batzuk, gure gurasoen belaunaldiak izan ez zituenak: ikasketetan, bidaiatzeari dagokionez, zaintzan... Nereari ez zaio hala iruditzen. |
|
Gaixo txarra kontsolatzen |
|
Pixukideak dira Iturriaga eta Pagola. Unai hipokondriakoa da. Gaur Eli etxera sartu da eta pasillo erdian etzanda topatu du Unai, larri: "37,1!" esan dio. |
|
Maitemintzea, familia eredu berrien baitan |
|
Maitemindu egin dira Miren eta Unai. Mirenek 3 seme-alaba ditu, bi berak bakarrik hezitakoak eta bat bikote ohi batekin; Unaik bi seme-alaba ditu, bakoitza bikote ohi batekin. Gaur atera dute ordubete kafea hartzeko elkarrekin. |
|
Besarkadak eta zauriak |
|
Bi lagunak haserratu egin ziren. Adiskidetzeko pausoa emanda, elkar besarkatu dute. "Iparragirre" doinuan, puntu motzetako parentesian, barruan oraindik gordetzen duten amorrazioa irtengo zaie. |
|
Beltza eta bizitzako koloreak |
|
Beti beltzez janzten dira Maialen eta Unai. Nola aukeratzen dituzte, egunerokoan, elementuentzat koloreak? |
|
Bilintxek Loiolako erromerian jasotako ezezkoa birsortzen |
|
Iturriaga da Bilintx eta, atzekoak, Loiolan "jai-jai" esan zion dama hura dira. Zergatik esan zion ezetz? |
|
Aita arrantzalea eta 7 urteko semea |
|
Irazu semeak oraindik ez dio "aita" deitzen Unairi; beretzat Unai 3 hilean behin etxera datorren gizon hori da. Gai jartzaileak Ondarroako aita arrantzaleei omenaldi txiki bat egin nahi izan zien bertsoaldi honekin. |
|
Gora ta behera bizitza |
|
Jaiotzetik hil arterako bidaia, koplen abiadura bizian!
*Haurrei zuzendutako sorta. |
|
Publizitatea bertsotan, Unaik iruzkinduta |
|
Bertsolari bakoitzak produktu baten publizitatea egingo du, bertso bakarrean. Aldiro Unairen iruzkin kritikoa entzungo dugu. |
|
Familia bazkarian Julio ez da isiltzen eta Unaik ezin du jasan |
|
Eguberrietako bazkarian elkartu dira senideak mahaian. Julio ez da isiltzen (segidillan ikusiko dugu!). Unaik oso tarteka hartzen du hitza, baina bere kopla zorrotzek moztuko dute Julioren jarioa... |
|
Habaneran gai bati buruzko hitzak esan eta memorizatzen |
|
Hiruko taldetan lehiatuko dira. Bi lagun puntuka ariko dira Habaneran, gai bati buruzko ahalik eta hitz gehien esaten. Hirugarren kideak bertsoa ekarri beharko du gero. |
|
Inbidiaz, elkarren biografia idazten |
|
Gaia: Miresmen adina inbidia diozue elkarri eta besteari buruzko biografia idaztera deitu dizuete. |
|
Jon Lopategiri |
|
Lili-bertso bertso-eskolak Jon Lopategiren omenez antolatutako "Argi Baltza" emanaldian (Gernika, 2019-10-27) abestutako sorta, Josu Zabalak eskusoinuz lagunduta. |
|
Sexuaren kalitateaz |
|
Binaka, taldean ala bakarka onena? |
|
No Unai no cry |
|
2003ko Bertso Eguna, afalosteko emanaldi berezia. |
|
Hiru behi azokan |
|
|
|
Armairuan |
|
Putzuzulo Kopla Txapelketa 2015. |
|
Nagusiaren Audian |
|
Gaia: Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin, haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko. |
|
Guardiazibila eta kontrolean geldiarazi dutena |
|
Unai kontrolean geldiarazi du Xabi guardiazibilak, eta maleteroa irekitzeko eskatu dio. |
|
"zu zara nire..." maitasun koplak |
|
Gaia: Hiru poeta afizionatu maitemindu dira. Amets, poeta erromantikoa. Unai, poeta makarra. Eta Oihana, poeta iraultzailea. Trikitixak lagunduta kopletan egingo dute. Koplak beti hasiko dira "Zu zara nire...". |
|
Nerabezaro betean |
|
Krisi garai horri jarritako sorta, "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako. |