Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Miren Amuriza

Miren Amuriza

IzenaAmuriza, Miren
Abizena(k)Amuriza
JaiotzaBerriz < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria < Europa (1990)

Biografia

Berrizko (Bizkaia) Andikoa auzoan jaio zen 1990ko martxoaren 1ean. Xabier Amuriza eta Arantza Plazaren alaba, ume-umetatik izan du bertsoarekiko igurtzia. Euskal Filologian lizentziatua da (EHU), Haur eta Gazte Literaturan espezializatua (UAB). Irakasle eta zutabegile aritua, gizarte hezitzailea da, eta bertsoa eta idazle langintza ditu sormen adierazbide. Berrizko bertso eskolan hasi zen bertsotan trebatzen. 2002an kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Bilboko El Carmen aretoan, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako saio batean; txapelketaz kanpo, Andikoako auzo-afarian egin zuen lehen saioa, 2003an, gai-librean aitarekin. Orduz gero, bertsolaritzaren alor ugari jorratu ditu: bat-bateko bertsogintza plazaz plaza, bertso-idatziak, sariketa eta txapelketa, bertso eskolako arduradun eta irakasletza, bertso ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Jolasa - publikoan irrintzia, 50€ eta sinadura lortzen Bertsolariek publiko artera jeitsi eta lortu beharko dute norbaitek irrintzi bat botatzea, beste norbaitek 50€ko biletea ematea, eta sinadura bat marraztea bertsolarien gorputzean. Lortuko ote dute?
Bat-batekoa Ebakuntza estetikoak doan osasun publikoan Bertso saio espekulatiboan jarritako gaia: Orain osasun publikoak beregain hartzen ditu ebakuntza estetikoak: zoriontsu izateko. Gaur duzu laugarren ebakuntza estetikoa.
Bat-batekoa Maitemintzea, familia eredu berrien baitan Maitemindu egin dira Miren eta Unai. Mirenek 3 seme-alaba ditu, bi berak bakarrik hezitakoak eta bat bikote ohi batekin; Unaik bi seme-alaba ditu, bakoitza bikote ohi batekin. Gaur atera dute ordubete kafea hartzeko elkarrekin.
Bertso sorta Libre zara libre aitte Xabier Amurizari egindako agur omenaldian aitari eskainia, Bizkaiko kopla zahar doinuan. 2016-06-17 Durango.
Bertso sorta Abizenaren aurretik izena ere badugu Amei eskainitako sorta. Bertso Eguna 2010, afalosteko bertso jarriak.