| Mota |
Izenburua |
Bertsolaria(k) |
Deskribapena |
|
Jolasa - publikoan irrintzia, 50€ eta sinadura lortzen |
|
Bertsolariek publiko artera jeitsi eta lortu beharko dute norbaitek irrintzi bat botatzea, beste norbaitek 50€ko biletea ematea, eta sinadura bat marraztea bertsolarien gorputzean. Lortuko ote dute? |
|
Mitoaroa ikuskizunean ze paper bete |
|
Pello Reparazen Mitoaroa ikuskizunak, Illunbe hiru bider bete du eta San Mames birritan beteko du. Bertsolari bakoitzak San Mamesen ze paper bete nahi lukeen esango dio Gaztelumendiri, ikuskizuna diseinatzen ari denari, eta honek erantzun hartuko duen edo ez. |
|
Baserritarra eta yoga egiten duen auzotar berria |
|
Maialen betidanik bizi izan da baserrian, familia bertan hazi du. Alaia etorri da ondoko bizitzara eta goizero belazean ikusten du, ihintzetan, ortzimugara begira... |
|
Kalekumeak Amets baserritarrari galdezka |
|
Baserriaz eta bertako animaliez arrastorik ez duten haurrak, txangoan joan dira Ametsen baserrira. Puntuan galdera botako diote eta Ametsek erantzun. |
|
Jubilatuak, seme-alabak euren etorkizuna planifikatzen |
|
Jubilatuta zaudete eta aspaldi lanpetuta zabiltzate seme-alabek jarritako lanekin. Orain haiek entzuten dituzue zuen zahartzaroa planifikatzen. |
|
Komentuan sarrarazi dituzten bi neska-lagun |
|
1950ean Lesakako bi neska gazte dira Maialen eta Alaia. Elkarrekin gehitxo egoten dira, gurasoen gusturako. Familia bakoitzak behartu egin du bere alaba mojen komentura sartzera. Barruan elkar ikusi dutenean, hau poza... |
|
Jubilatzera doazen udal langileak txupinazoan |
|
Doneztebeko udalean hiru langile jubilatzera doaz eta txupinazoa botako dute: Julio, udal administraria. Alaia, kiroldegiko arduraduna. Maialen, mantenimenduko langilea. |
|
Alaba, bananduta, bueltan dator amaren etxera |
|
Alaba bikotearekin bizitzera joan zen. Ama alargundu egin zen. Orain, alabak bikote harremana eten dela-eta, amaren etxera jo du, beretzat lekurik den galdezka. |
|
Amatasuna eta oholtzarako itzulera |
|
Aurreko belaunaldiaren urratsa izan zen, ama izan ostean, etxetik kanpoko lanari eustea: lagun sarea, errealizazioa, independentzia ekonomikoa izateko. Alaia eta Oihana amak zarete; lanera itzuli ala ez, noiz, nola... Zalantzak dituzue. |
|
Pertsonaia asmatzen |
|
Puntuan galderak egin eta pistak emanez, pertsonaia izkutua asmatzen: Pinotxo, Barbie, Lamia. |
|
Mendiluzeren anima berpizteko gorputza hautatzen |
|
Mendiluze hil da eta bere anima berpizteko gorputz berri baten bila dabil. Bertsolari bakoitzak bere karkasaren prestazioak azalduko dizkio eta Mendiluzek erantzun, hautatua denentz. |
|
Kuadrillako lagunak tragaperra makinan lehen aldiz |
|
Unibertsitate garaian dagoen lagun taldea, kuriositatea asetzeko, lehen aldiz sartu da joko makinen tabernan. Lau ordu daramate kateatuta. |
|
Hitzaldia: Gai-jartzaile autorea |
|
EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia. |
|
Bilintxek Loiolako erromerian jasotako ezezkoa birsortzen |
|
Iturriaga da Bilintx eta, atzekoak, Loiolan "jai-jai" esan zion dama hura dira. Zergatik esan zion ezetz? |
|
Bi bertsolariren bikoteak, nazkatuta |
|
Bi bertsolariren bikoteak dira. Asteburua da etxean bakarrik daude, umeen kargu. Nazkatuta, telefonoz berriketan hasi dira. |
|
Bikote arazoak bideratzeko psikologoan |
|
Alaiak eta Ametsek hogei urtetik gora daramate elkarrekin eta harremana gainbehera doa. Maialen psikologoarengana jo dute. |
|
Irribarre konplizea egin diozue elkarri |
|
Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena. |
|
Sex shopeko lehen lanegunean, ama dator |
|
Joanes denda erotiko batean hasi da gaur lanean. Denda ireki eta lehen bezeroa sartu da: Alaia gurasoa. |
|
Maialen klasekideei papertxoak pasatzen |
|
Maialen aspertuta dago klasean eta ikaskideei papertxo bana pasa die. Ea mezua irakurrita zer erantzuten duen bakoitzak. |
|
Autopistan 140 km orduko abiadan |
|
|
|
Izan gaitezen |
|
Ipuin klasikoetan agertzen den maitasun erromantikoaz. "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua. |