Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Mendizabal Jauregi, Unai

Mendizabal Jauregi, Unai
IzenaMendizabal Jauregi, Unai
JaiotzaZizurkil / Gipuzkoa (1992)

Biografia

Asteasuko bertso-eskolan hasi zen 12 urterekin, Amaia Agirre irakasle zela. Gerora Andoain eta Tolosako bertso-eskoletan aritu izan da. Gaur egun Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarteko koordinatzailea eta eskualdeko bertso-eskoletako irakaslea da. Plazatik Gaztetxerako txapeldun izan zen 2013an, 2016an Mikel Laboa, Erniarraitz eta Lizardi Sariketak irabazi zituen eta 2017an Osinalde Sariketa irabazteaz gain Gipuzakoako Herriarteko txapeldun izan zen "Karidadeko Benta" taldearekin.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Ikus entzunezkoa Zirto berriak, geronek jarriak Pasadizo eran kontatuta, ikus ditzagun zirto berriak! Geuk ere asmatu genitzake gero gisa honetako esketxak!
Ikus entzunezkoa Zirtoz erantzun, oina emanda Galdera luzatuko zaio, aldiro, bertsolari bati eta honek zirtoz erantzun beharko du. Horretarako, erantzunean baliatzeko oina ere emango zaio aurrez.
Bat-batekoa Kalekumeak Amets baserritarrari galdezka Baserriaz eta bertako animaliez arrastorik ez duten haurrak, txangoan joan dira Ametsen baserrira. Puntuan galdera botako diote eta Ametsek erantzun.
Bertso jarria Bertso berriak, lehorteari jarriak Albistegietan notizia izatera iritsi den eguraldiari jarriak. Osinalde Sariketaren 50. urteurrenean abestutako sorta.
Bertso jarria Merkezurreko esaldiei jarriak Albokoari bizitzako lezioak emateko zabaltzen ditugun esaldi ponposoei zuzendutako sorta. Harituz-ek antolatutako bertso jarrien emanaldian abestua (Larraul, 2021-05-15). Bideoaren egilea: Anbune.
Bertso jarria Bertso berriyak galera bati jarriyak Buruko azken kixkurrei, maitasunez. Emanaldia: Harituz, Bertso Jarrien Gaua. Bideoa: Anbune.