Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Amets Arzallus

Amets Arzallus

IzenaArzallus, Amets
Abizena(k)Arzallus
Izen osoaArzallus Antia, Amets
Beste izenakArzalluz, Amets; Artzallus, Amets
JaiotzaHendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria < Europa (1983)

Biografia

Han bizi ez bada ere, Hendaia bere jaioterritik ez da gehiegi urruntzen. Ikasketak Seaskako ikastoletan egin ondotik Leioara joan zen kazetaritza ikastera. Nagusiki bertsolaritzan aritzen da egun, baina tarteka kazetaritza edo idazle lanetan ere bai. Jexux Arzallus bertsolari goiaztarraren semea izaki, etxean bertso giroa izan du eta txikitatik hasi zen kantuan. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen Amets Arzallusek eta txapeldunorde izan zen 2009an eta 2022an; 2005. urtetik final guztietan aritu da. Lapurdi, Baxenebarre eta Zuberoan egiten den Bertsulari Xapelgoari dagokionez, 2008koa, 2010ekoa, 2012koa eta 2021ekoa irabazi zituen, eta Nafarroako txapeldun ere izan zen 2000tik 2003ra bitartean jokatu ziren lau txapelketetan.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Pertsonaiak asmatzen Bertsolariak zein den pertsonaia ezkutua asmatu beharko du, kantukideei galderak eginez. Algara ederrak egin zituen publikoak...
Bat-batekoa Mitoaroa ikuskizunean ze paper bete Pello Reparazen Mitoaroa ikuskizunak, Illunbe hiru bider bete du eta San Mames birritan beteko du. Bertsolari bakoitzak San Mamesen ze paper bete nahi lukeen esango dio Gaztelumendiri, ikuskizuna diseinatzen ari denari, eta honek erantzun hartuko duen edo ez.
Bat-batekoa Kalekumeak Amets baserritarrari galdezka Baserriaz eta bertako animaliez arrastorik ez duten haurrak, txangoan joan dira Ametsen baserrira. Puntuan galdera botako diote eta Ametsek erantzun.
Bat-batekoa Bikotea rallyan auto barruan xextran Bikotea dira eta lehen aldiz elkarrekin atera dira rallyan: Maialen bolantean eta Amets kopiloto. Beldur dira, etxeko gorabeherekin eztabaidan ez ote diren hasiko...
Bat-batekoa Amets Arzallusen bertso ibilbideaz, elkarrizketa Hitzetik Hortzera saioan Mirari Martiarenak eginiko elkarrizketa.
Bat-batekoa Lizaso puntuak erantzuten Bertsolariek jarritako 10 punturi erantzunak, atseden tarterik gabe.
Bat-batekoa Gaupaseroek jan diote Ametsi bazkaria Parrandan irten dira eta Amets goiz erretiratu da etxera, biharamunean mendi buelta egiteko. Patata tortilla ogitartekoa prestatu du Ametsek eta ohera sartu da. Maialenek eta Nereak, gaupasaz etorrita, dena jan dute.
Bat-batekoa Hipokondriakoa lasaitzen Julio hipokondriakoa da. Bere lagunak lasaitzen saiatzen dira, nor bere eran: Andoni esamolde potoloz eta Amets bere adibideekin adarretatik joanez.
Bat-batekoa Mendiluzeren anima berpizteko gorputza hautatzen Mendiluze hil da eta bere anima berpizteko gorputz berri baten bila dabil. Bertsolari bakoitzak bere karkasaren prestazioak azalduko dizkio eta Mendiluzek erantzun, hautatua denentz.
Bat-batekoa Kuadrillako lagunak tragaperra makinan lehen aldiz Unibertsitate garaian dagoen lagun taldea, kuriositatea asetzeko, lehen aldiz sartu da joko makinen tabernan. Lau ordu daramate kateatuta.
Bat-batekoa Bilintxek Loiolako erromerian jasotako ezezkoa birsortzen Iturriaga da Bilintx eta, atzekoak, Loiolan "jai-jai" esan zion dama hura dira. Zergatik esan zion ezetz?
Bat-batekoa Eskolan euskara zigortzeko objektuak Josu Martinezek, "Bizkarsoro" filmeko zuzendariak, jarritako gaia: eskolan euskara zigortzeko ematen ziren objektuak. Eraztuna bezala, Iparraldean antia.
Bat-batekoa Albert Einstein: "Ez dezagun espero ezer aldatzea, guk beti gauza bera egin ezkero"
Bat-batekoa Eguna libre, egitekoak asko eta bi ahots matraka ematen Eguna libre du Ametsek, aspaldiko partez. Egin beharren zerrenda du aurrean, eta bi ahots entzuten ditu: Andoni zerrendako gauzei ekiteko dioena eta Maialen beste aldera begiratzeko dioena.
Bat-batekoa Mendi lasterketan maiteminduta Joanes mendi lasterketan doa eta hidratazio postuan Amets ari da lanean. Elkarri begira, "hau mutil puska!" pentsatu du Joanesek; Ametsek, aldiz, "hau baldar puska!". Helmugan elkartu zarete orain.
Bat-batekoa Bikote arazoak bideratzeko psikologoan Alaiak eta Ametsek hogei urtetik gora daramate elkarrekin eta harremana gainbehera doa. Maialen psikologoarengana jo dute.
Bat-batekoa AHT-ko lanak Lezetxikin AHTko tunela Leze txikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da eta zuek zarete aurkikuntza horren berri eman duten espeleologo taldeko bi kide.
Bat-batekoa Txapelketa Nagusia 2022 finala - azken agurra Iruñea, Nafarroa Arena.
Bat-batekoa Lotsa gainditzeko terapian Gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu dute elkar. Hitz egiten hasteko ordua da... Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena. Buruz burukoa.
Bat-batekoa Maialeni buruzko pelikulan Amets aktore Maialeni buruzko pelikula autobiografiko bat egin behar dute. Amets da Maialenen rola jokatuko duen aktorea. Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena.
Bat-batekoa Ez dago B planik Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena. Buruz burukoa.
Bat-batekoa Irribarre konplizea egin diozue elkarri Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena.
Bat-batekoa Seme nerabeak lehen aldiz nota txarrak Sustrai gurasoa eta Amets 14 urteko semea dira. Ametsek, orain arte ez bezala, nota txarrak atera ditu.
Bat-batekoa Baserritarrak, esnekiak zuzenean saltzeko aukeraz Neba-arreba abeltzainak dira. Orain arte esnea enpresa bati saltzen zioten. Ametsek esnekiak zuzenean saltzen hasi nahi du.
Bat-batekoa Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu Ganbarako lana. Txapelketa Nagusia 2022-12-03 Bilbo, finalaurrekoa.
Bat-batekoa Alkate ohia eta alkate berria Alderdi bereko politikariak dira. Aitor urte luzez izan da alkate eta Amets orain doa alkatetza hartzera.
Bat-batekoa Osakidetzak elkartuta... Mediku kontsultaren itxarongelan elkartu dira. Ordubete daramate zain. Baldosak kontatzen ere hasita daude...
Bat-batekoa Hondartzan bizkarrean krema emateko eske Onintzak ez ditu jasaten hondartzan euren gorputza luzitzen ari direnak. Gaur halako tipo bat, Amets, etorri zaio bizkarrean krema emateko eske.
Bertso sorta Gure etxea han dago Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek “Miñan” liburua idatzi dute. Ibrahimak Ginean izandako haurtzaroa eta Europara etortzeko egindako bidaia gogorra azaltzen du. Zer ote datorkio orain burura, “etxea” esanda? *Haurrei zuzendutako sorta.
Bat-batekoa Maialen klasekideei papertxoak pasatzen Maialen aspertuta dago klasean eta ikaskideei papertxo bana pasa die. Ea mezua irakurrita zer erantzuten duen bakoitzak.
Bat-batekoa Publizitatea bertsotan, Unaik iruzkinduta Bertsolari bakoitzak produktu baten publizitatea egingo du, bertso bakarrean. Aldiro Unairen iruzkin kritikoa entzungo dugu.
Bertso sorta Nola Amets batetik Bere burua aurkezteko koplak jartzeko eskatu diogu Ametsi. Haurrei zuzendutako sorta da.
Bat-batekoa Bertso Jazz - Volando voy
Bat-batekoa Larrutara joanda dekorazioari begira Elkarrekin ligatu eta Ikerren etxera joan dira. Iker bero-bero eta Amets dekorazioari begia kendu ezinda dabil.
Bat-batekoa Autobusean alboan inor ez Gaia: Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da.
Bat-batekoa "zu zara nire..." maitasun koplak Gaia: Hiru poeta afizionatu maitemindu dira. Amets, poeta erromantikoa. Unai, poeta makarra. Eta Oihana, poeta iraultzailea. Trikitixak lagunduta kopletan egingo dute. Koplak beti hasiko dira "Zu zara nire...".