Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Arzallus Antia, Maddalen

Arzallus Antia, Maddalen
IzenaArzallus Antia, Maddalen
JaiotzaHendaia / Lapurdi (1990)

Biografia

Maddalen Arzallus Antia Jesus Arzallus bertsolariaren alaba eta Ametsen arreba da. 1990eko abenduaren 27an sortu zen Hendaian, eta ttikitatik bertsozaletu da etxeko giroan. 9 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso-eskolan. Maindi Murua Berra, Kristine Txoperena, Odei Barroso eta Aimar Karrika zituen, besteak beste, kantukide. 2009ko txapelketaren ondoren bertsoak utzi bazituen ere, 2014an berriz taularatu zen Xilaba xapelketan, gehienbat gozatzeko helburuarekin. 2026ko Xilabako finalean txapeldun ordea izan zen. Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak egin zituen Gasteizen, eta gaur egun EITBn dihardu lanean, telebistan.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Jolasa "Iruditu zitzaidan" puntuak ordenatzen Maddalen Arzallusen kopla sorta, nahas-mahasean emango zaigu. Txartel bakoitzean, puntu bat emango zaigu. Guk bi puntu lotuz, koplak osatu beharko ditugu. Puntuak xuxen lotzeko, adi errimari eta esaldien zentzuari!
Bertso jarria Santa MaƱako alaba zinan 41. Basarri Bertsopaper Lehiaketako sorta saritua. Maddalen Arzallusek amona Klarari jarria, haren gustuko doinuan; bertso jarriak abesten zituen amonak.
Bertso jarria Doluak dolu Galera txikiak eta handiak, bizitzan zehar.
Bat-batekoa Publizitatea bertsotan, Unaik iruzkinduta Bertsolari bakoitzak produktu baten publizitatea egingo du, bertso bakarrean. Aldiro Unairen iruzkin kritikoa entzungo dugu.
Bertso jarria Iruditu zitzaidan... Bost zentzumenei eskainitako kopla sorta ganberroa.
Bertso jarria Abizenaren aurretik izena ere badugu Amei eskainitako sorta. Bertso Eguna 2010, afalosteko bertso jarriak.