Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Soto Ezkurdia, Julio

Soto Ezkurdia, Julio
IzenaSoto Ezkurdia, Julio
JaiotzaIruñea / Nafarroa (1987)

Biografia

Iruñean (Nafarroa Garaia) sortua da 1987ko abuztuaren 28an; Gorritin (Nafarroa Garaia) bizi da. Iruñeko San Fermin ikastolan egin zituen oinarrizko ikasketak eta batxilergoa eta, gero, Nekazal ingeniaritza (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, NUP) eta Euskal Filologia (Euskal Herriko Unibertitatea, EHU) ikasi ditu. Kazetaritzan jarduna da, zutabegile Berria egunkarirako, "Larrepetit" atalean (2013-2014), eta baita bertso-irakasle lanetan ere. Itzulpengintza du lanbide bertsolaritzarekin uztartuta. Bazituen hamabost urte bertso-eskolan hasi zenerako; San Fermin ikastolan Estitxu Arozenak eta Estitxu Fernandezek emandako ikastaro batean parte hartu zuen, eta urte hartako bertso-udalekuetara joan zen. Segituan eman zuen izena Iruñeko bertso-eskolan, eta bertan aritu zen lau urtez Estitxu Arozenaren esanetara; ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Amunari Zaintza lana eskertuz, hil den amonari.
Bat-batekoa Jubilatzera doazen udal langileak txupinazoan Doneztebeko udalean hiru langile jubilatzera doaz eta txupinazoa botako dute: Julio, udal administraria. Alaia, kiroldegiko arduraduna. Maialen, mantenimenduko langilea.
Bat-batekoa Euskal Herrian sentipenen adierazpide motza Elkarrekin urte asko daramaten bikotea dira Maialen eta Julio. Argiako artikulua ahots goran irakurtzen hasi da Julio: maite zaitut esatea kosta egiten zaigu. Elkarri begira gelditu dira.
Bat-batekoa Hipokondriakoa lasaitzen Julio hipokondriakoa da. Bere lagunak lasaitzen saiatzen dira, nor bere eran: Andoni esamolde potoloz eta Amets bere adibideekin adarretatik joanez.
Bat-batekoa Puntutan librean Tolosan, Atariak antolatutako saioari amaiera emateko, puntutako saioa.
Bat-batekoa Bi bertsolariren bikoteak, nazkatuta Bi bertsolariren bikoteak dira. Asteburua da etxean bakarrik daude, umeen kargu. Nazkatuta, telefonoz berriketan hasi dira.
Bat-batekoa Juliok jarritako puntuei erantzuten Osasunbidea eta mediku kontsultak gaitzat hartuta, Juliok jarritako puntuak erantzungo ditu Xabatek.
Bertso jarria Aupa gu! Gela ederra osatzen dugu. Ospatzekoa da zer-nolako taldea izatera iritsi garen. *Haurrei zuzendutako sorta.
Bat-batekoa Publizitatea bertsotan, Unaik iruzkinduta Bertsolari bakoitzak produktu baten publizitatea egingo du, bertso bakarrean. Aldiro Unairen iruzkin kritikoa entzungo dugu.
Bat-batekoa Familia bazkarian Julio ez da isiltzen eta Unaik ezin du jasan Eguberrietako bazkarian elkartu dira senideak mahaian. Julio ez da isiltzen (segidillan ikusiko dugu!). Unaik oso tarteka hartzen du hitza, baina bere kopla zorrotzek moztuko dute Julioren jarioa...
Bertso jarria Txintxarritxo ardia Ardi baten bizitzaren berri ematen digun kopla sorta.
Bertso jarria Osotasunean Covid'19-ren harira gizartean bizitzen ari garenari jarriak. Iturria: Berria.
Bat-batekoa Topa bizitzaren alde! Julio Sotok Nafarroako bere bosgarren txapela buruan botatako agurra, bizitzako poz eta minei eskainia.
Bat-batekoa Querreque - Julio Soto eta Alondras Huastecas Gaia: Rebeca, zuk hirukotean inprobisatzen duzu. Julio zurekin kantatzera animatu izan da. Baina gaur ez da bakarrik etortzera ausartu.