Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Illarregi Marzol, Xabat

Illarregi Marzol, Xabat
IzenaIllarregi Marzol, Xabat
JaiotzaLeitza / Nafarroa (2001)

Biografia

Leitzan (Nafarroa) sortua da 2001eko irailaren 28an. Anaia du Joanes Illarregi bertsolaria. Irakasletzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta bertsolaritza irakaskuntzan dihardu Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen hezkuntza programan. Leitzako Erleta ikastetxean hasi zen bertsogintzan trebatzen Nafarroako Bertsozale Elkartearen programaren baitan, Joxema Leitzarekin, zortzi urte zituela; Leitzan bertako Atekaberts Bertso Eskolan eman zion jarraipena trebakuntzari. Garaiko ia bertsolari guztiak bezala, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan plazaratu zen; gero heldu ziren, besterik beste, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak, bertsolari gazteentzako sariketa ugari, eta Nafarroako Bardoak taldekako txapelketa. Birritan irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa, 2018an eta 2019an. Bertsolari gazteen sariketa ugari irabazi du (Berritxu, ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa 40 urteko aldeaz, galdera-erantzunetan 40 urteko aldea dute Xabat Illarregik (2001) eta Andoni Egañak (1961). Bakoitzaren egunerokoaz, kezkez, bizitzeko moduez jardungo dute, galdera-erantzunetan.
Bat-batekoa Juliok jarritako puntuei erantzuten Osasunbidea eta mediku kontsultak gaitzat hartuta, Juliok jarritako puntuak erantzungo ditu Xabatek.