Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Igor Elortza

Igor Elortza

IzenaElortza, Igor
Abizena(k)Elortza
Izen osoaElortza Aranoa, Igor
Beste izenakElorza Aranoa, Igor; Elorza, Igor
JaiotzaDurango < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria < Europa (1975)

Biografia

Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen EHUn, Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa egin zuen MUn eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra UABn. Di-da Komunikazio Agentzian komunikazio estrategiak garatzen ditu egun. Artearen zaletasunetik eta gizarte-gaiekiko kezkatik bizi du sorkuntza, eta bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik bestelako adierazpide batzuetan ere jardun du lanean: bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintza,… Wordker moduan gustatzen zaio aurkeztea bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea izan da 2018tik 2024ra. Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan Jon Lopategirekin eta Durangoko bertso-eskolan Santi Belarrekin. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin lehian eta plazan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2001ean, 2005ean, 2009an, 2013an eta 2017an, eta 2017koan txapelketetatik agurtu zen. Bizkaiko txapela lau aldiz jantzi du: 2000, 2002, 2004 eta 2008 urteetan, eta Araba eta Bizkaiko txapelketa ere irabazi zuen 1998an. Gainera, azken txapelketa honetan, finalista izan zen 1990, 1992, 1994 eta 1996 urteetan.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Urkullu eta bere "coach"a jendetasuna lantzen
Bat-batekoa Puntu erantzunak, bertso zahar ezagunei Puntuak doinu ezberdinetan erantzuten, aldiro bertso ezagun baten lehen puntua emanda.
Bat-batekoa Jolasa: bai ala ez? Gai jartzaileak, aldiro, esaldi bat botako die. "Bai, erabat ados!" pentsatzen dutenek mikro batetik abestuko dute eta "Ezta pentsatu ere!" uste dutenek beste mikrotik.
Bertso sorta Jon Lopategiri Lili-bertso bertso-eskolak Jon Lopategiren omenez antolatutako "Argi Baltza" emanaldian (Gernika, 2019-10-27) abestutako sorta, Josu Zabalak eskusoinuz lagunduta.
Bat-batekoa Eman eta dale Putzuzulo Kopla Txapelketa, 2015.
Bat-batekoa Armairuan Putzuzulo Kopla Txapelketa 2015.
Bat-batekoa Bikote hasiberria jatetxean
Bat-batekoa Olentzero eta Aita Noel
Bertso sorta Historiaren tabernan Bertso eta kanta puskekin egindako collagea. "Gu ta gutarrak" taldea. Durango - Plateruena, 2008-06-13.
Bertso sorta Metaforen gerratea "Gu ta gutarrak" taldea. Igorre, 2007-12-01.