| Izena | Agirre Goia, Unai |
|---|---|
| Abizena(k) | Agirre Goia |
| Beste izenak | Agiña Agirre, Unai |
| Jaiotza | Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1975) |
Euskal Sagardoan egiten du lan. Bertsotan Juanjo Uriarekin hasi zen Langile Ikastolan, hamar bat urterekin. Egun, Hernaniko Bertso Eskolako kide da. Eskolarteko txapelketetan, gazteen txapelketetan eta abarretan ibili izan da, adin horretako bertsolari gehientsuenak bezala. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu zen eta baita 2007ko, 2011ko eta 2015eko Gipuzkoako txapelketetan ere.
| Mota | Izenburua | Bertsolaria(k) | Deskribapena |
|---|---|---|---|
|
|
Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak | Unai eta Eñaut Agirreren ordubeteko emanaldia, 15 sorta biltzen dituena, Joxean Goikoetxeak eta Imanol Kamiok musikatuta. Subijana Etxean grabatua, 2020-07-09an. | |
|
|
Covid'19 | "Auskalo zeinek jarriak" emanaldian abestutako sorta (Subijana Etxean, 2020-07-09an), Joxean Goikoetxeak eta Imanol Kamiok musikaz lagunduta. | |
|
|
Txakurrak hankutsik | 2010eko Basarri Bertsopaper Lehiaketako bigarren saria jaso zuen sorta. | |
|
|
Enkargutan - puntuka | Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Krisiarekin, orain, ordea, prezioei begira ari zarete. | |
|
|
Jatetxean lepo janda | ||
|
|
Mendi lasterkariak | Gaia: Mendi lasterkariak zarete. Zu, Unai, afizioz eta Beñat, ofizioz. Azken aldian zuk, Unai, Beñatek baino emaitza hobeak lortzen dituzu. | |
|
|
Urumeari jarriak | Urumea ibaiak askotan egiten du gainez. Uholdeei jarritako sorta da hau, Unai Agirrek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune. Argia astekarian argitaratua. | |
|
|
Gerraren oihu isila | Unai Agirrek 36ko gerrari buruz jarritako sorta; Argia astekarian argitaratua eta Unaiek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune. |