Donostiako (Gipuzkoa) Añorga auzoan jaio zen 1987ko ekainaren 11n. Añorgako Amasorrain ikastolan abiatu zuen bere ikasketa ibilbidea, eta Donostiako Santo Tomas lizeoan segida eman ondoren, Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Bertsogintza, bestelako sormen lanak eta kazetaritza ditu lanbide. Beti izan da bertsozalea; etxeko giroak erraztu du hori, oso bertsozalea baitu aita eta bertsolaria anaia, Unai. Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso eskoletan ibilia da. Garaiko bertsolari guztiek bezala, batik bat, Eskolarteko Txapelketetan eta bertsolari gazteentzat antolatzen ziren sarikeetan hasi zen trebatzen eta zailtzen jendaurreko jardunean. Oso txikitatik nabarmendu da Gipuzkoako eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketetan, eta ugara ...
Ikusi gehiago
Donostiako (Gipuzkoa) Añorga auzoan jaio zen 1987ko ekainaren 11n. Añorgako Amasorrain ikastolan abiatu zuen bere ikasketa ibilbidea, eta Donostiako Santo Tomas lizeoan segida eman ondoren, Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Bertsogintza, bestelako sormen lanak eta kazetaritza ditu lanbide.
Beti izan da bertsozalea; etxeko giroak erraztu du hori, oso bertsozalea baitu aita eta bertsolaria anaia, Unai. Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso eskoletan ibilia da. Garaiko bertsolari guztiek bezala, batik bat, Eskolarteko Txapelketetan eta bertsolari gazteentzat antolatzen ziren sarikeetan hasi zen trebatzen eta zailtzen jendaurreko jardunean.
Oso txikitatik nabarmendu da Gipuzkoako eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketetan, eta ugara da horietan eta gazteentzako antolatutako hainbat sariketetan bildutako sari sorta.
2007an hartu zuen parte lehen aldiz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta txapeldunordea izan zen. Geroztik jokatu diren guztietako finaletan izan da, eta 2011n postua errepikatu ondoren, berak jantzi zituen 2015 eta 2019ko Txapelak; txapeldunorde izan da 2024an.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan 2009an hartu zuen parte lehenengoz, eta finaleko ateetan gelditu zen. Finalista izan da, ordea, orduz geroz antolatu direnetan, 2013an, 2017an eta 2022an.
Bat-bateko bertso jardunaz gain, bertsolaritzari lotutako beste hainbat esparrutan dihardu: kantuetarako letrak sortzen ditu, bertso kazetaritzan jardun da hainbat urtez Bertsoa.com kanalean (2008-2017), hainbat artikulu argitaratu du Bertsolari aldizkarian, komikiak argitaratu ditu anaia Unaiekin batera, ...
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide izan da hainbat urtez (2028-2024), Ikerkuntza sailaren arduradun.
Ikusi gutxiago