| Izena | Enbeita, Onintza |
|---|---|
| Abizena(k) | Enbeita |
| Izen osoa | Enbeita Maguregi, Onintza |
| Jaiotza | Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria < Europa (1979) |
Umetatik bertso giroan hezia, 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Eskualdeko txapela irabazi zuen urte hartan eta harrezkero izan diren final guztietara sailkatu da Bizkaian. 2018an Bizkaiko Txapeldun izan zen; eta 2025ean, txapeldunorde. 2005, 2009, 2013, 2017 eta 2022ko Euskal Herriko txapelketan parte hartu du. 2024tik, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.
| Mota | Izenburua | Bertsolaria(k) | Deskribapena |
|---|---|---|---|
|
|
Haurrak Olentzerorekin galdera-erantzunetan | COVID-aren harira dauden neurriekin, Olentzerok etortzerik izango duen kezkatuta daude Onintza eta Unai. Bideo-dei bidez Olentzerorekin jarri dira harremanetan. Ikus ditzagun galdera-erantzunetan! | |
|
|
Amari esan diote eskolan alaba bakarrik egoten dela jolasorduan | Onintza amari eskolatik deitu diote; bere alaba, Nerea, jolasorduan bakarrik egoten da. Gaur etxeratu denean, amak galdetu egin dio "zer moduz eguna?". Eta alabak "oso ondo" erantzun. | |
|
|
EAEko lehendakari berria Maialen Lujanbioren hitzak ahotan | Pradalesek, inbestidura saioan, Lujanbioren hitzak baliatu zituen: "Herri hau sortzen jarrai dezagun euskaratik ta euskaraz". Gazteleraz jarraitu zuen. | |
|
|
Hitzaldia: Botere harremanak. Bertsolariaren itzalaren eta generoaren eragina bertsoaren balioespenean | EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia. | |
|
|
Osakidetzak elkartuta... | Mediku kontsultaren itxarongelan elkartu dira. Ordubete daramate zain. Baldosak kontatzen ere hasita daude... | |
|
|
Hondartzan bizkarrean krema emateko eske | Onintzak ez ditu jasaten hondartzan euren gorputza luzitzen ari direnak. Gaur halako tipo bat, Amets, etorri zaio bizkarrean krema emateko eske. | |
|
|
Emakume arruntarenak | Xabier Letek "Gizon arruntaren koplak" jarri zituen. Onintzari eskatu diogu "emakume arruntaren" egunerokoa deskribatzeko. Haurrei zuzendutako sorta da. | |
|
|
Habaneran gai bati buruzko hitzak esan eta memorizatzen | Hiruko taldetan lehiatuko dira. Bi lagun puntuka ariko dira Habaneran, gai bati buruzko ahalik eta hitz gehien esaten. Hirugarren kideak bertsoa ekarri beharko du gero. |