Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Uxue Alberdi

Uxue Alberdi

IzenaAlberdi, Uxue
Abizena(k)Alberdi
Izen osoaAlberdi Estibaritz, Uxue
JaiotzaElgoibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1984)

Biografia

1984an jaio zen Elgoibarren eta gaur egun Getarian bizi da. Kazetaritza ikasi zuen Bilbon. Gaur egun, Testuketan literatur saioan dabil esatari lanetan, eta elkarrizketatzaile Argian. 2007an "Aulki bat elurretan" ipuin-liburua argitaratu zuen (Elkar, 2007); eta 2009ko udaberrian "Aulki-jokoa" eleberria. "Hamaika bertute" proiektuko kide da. 2007an Gipuzkoako txapelketako final aurrekoetara heldu zen.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Gure Zirkua Zatoz karpa barrura! Mendi Urruzuno argazkilariak eramango gaitu unez une, iruditan, eta Uxue Alberdik argazki bakoitzari kopla jarriko dio, gitarra lagun. Gero bertso-eskolan ariketa bera egiteko materiala, hemen.
Bertso sorta Etxea Zer da etxe bat etxe egiten duena?
Bat-batekoa Habaneran gai bati buruzko hitzak esan eta memorizatzen Hiruko taldetan lehiatuko dira. Bi lagun puntuka ariko dira Habaneran, gai bati buruzko ahalik eta hitz gehien esaten. Hirugarren kideak bertsoa ekarri beharko du gero.
Bat-batekoa Klitoriari kopletan
Bertso sorta Konplize ditut eta Emakumeen arteko aniztasunari eta ahizpatasunari eskainitako sorta. Mikel Markezek "Indar bat dabil hor" diskoan plazaratua, Aire Ahizpekin. Bideoa: Elkar.
Bertso sorta Besarkada 2016ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen lana. Uxue Alberdiren koplak, Maite Gurrutxagak ilustratuta. Bideoa: Elkar.
Bat-batekoa 100 alargunen dantza 1912ko abuztuaren 12ko galernan 143 arrantzale hil ziren; gehienak, bermeotarrak. Hondamendi hark utzitako alargunei eskainitako kantua da hau. Hitzak Uxue Alberdirenak dira, eta Bermeoko bertso saioan abesteko eskatu zitzaion (2018-09-10).
Bertso sorta Atsoak hor jarraitzen du Argazkiko emakumeari jarritako koplak. Ekoizpena: Booktegi.
Bat-batekoa Tentazioa Gainditua zenuela uste zenuen, baina itzuli egiten da tentazioa, eta itzuli, eta itzuli, eta itzuli...