| Mota |
Izenburua |
Bertsolaria(k) |
Deskribapena |
|
Habanera doinuan ahalik eta hitz gehien sartzen |
|
Bikoteka egingo dute lehiaketa. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka. |
|
Zirto berriak, geronek jarriak |
|
Pasadizo eran kontatuta, ikus ditzagun zirto berriak! Geuk ere asmatu genitzake gero gisa honetako esketxak! |
|
Zirtoz erantzun, oina emanda |
|
Galdera luzatuko zaio, aldiro, bertsolari bati eta honek zirtoz erantzun beharko du. Horretarako, erantzunean baliatzeko oina ere emango zaio aurrez. |
|
Maria Jesus Berrotarani: emakume izateagatik udaltzaingo izaten utzi ez ziotenari |
|
2025ean Hondarribiako urrezko intsignia lortzeko finalista izan da Maria Jesus Berrotaran. 1979an herriko udaltzain izateko deialdia egin zuten; udalera izena ematera joan zen eta esan zioten emakumea zela eta izena ere ez ziotela hartuko... |
|
Goitibehera lasterketan |
|
Kuadrillako bi lagun, festetako goitibehera lasterketa hastear. Beñat ingeniaritza ikaslea da eta tramankulurik azkarrena diseinatu omen du... |
|
Puntutan. Lau egun barru planeta lehertuko da |
|
Mundua bukatzera doa. Lau egun dituzue nahi edo ahal duzuena egiteko... |
|
Tren geltokian segurtasun agenteak gazteleraz |
|
Anerrek eta Oihanak tren geltokian txartelaz arazoak dituzte. Laguntza eske jo dute segurtasun agenteengana, euskaraz. Erantzun diete, euskaraz egin ezean ezingo dietela lagundu. |
|
Lizaso puntuak erantzuten |
|
Bertsolariek jarritako 10 punturi erantzunak, atseden tarterik gabe. |
|
Donostian turistak uxatzeko lemak |
|
Urtero turistak erakartzeko kanpañak egiten dira. Hiru bertsolarioi eman diete lemak sortzeko enkargua. Lanean hasita, ados jarri dira: turistak uxatzeko lemak egingo dituzte... |
|
Bertso bikotea aurkitzeko aplikazioa |
|
Andoni bertsokidea aurkitzeko aplikazioa da. Atzeko bakoitzak beteko du bere profila zein den appean, zer-nolako esperientziak bilatzen dituen, eta Andonik topatuko die neurriko kantulaguna. |
|
EAEko lehendakari berria Maialen Lujanbioren hitzak ahotan |
|
Pradalesek, inbestidura saioan, Lujanbioren hitzak baliatu zituen: "Herri hau sortzen jarrai dezagun euskaratik ta euskaraz". Gazteleraz jarraitu zuen. |
|
Amatasuna eta oholtzarako itzulera |
|
Aurreko belaunaldiaren urratsa izan zen, ama izan ostean, etxetik kanpoko lanari eustea: lagun sarea, errealizazioa, independentzia ekonomikoa izateko. Alaia eta Oihana amak zarete; lanera itzuli ala ez, noiz, nola... Zalantzak dituzue. |
|
Txikitako lagunak, bizilagun berri |
|
Oihana etxez aldatu da. Etxe berriko ezkaratzean Ane topatu du, bere haurtzaroko lagun mina. Kafea hartzera joan dira. |
|
Hitzaldia: Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? II |
|
EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia. |
|
Amatasuna bertsolaritzan |
|
Donostian, "1935-1967 Txapelketa Nagusien antologia kantatua" emanaldian abestutako sorta. Lehenik, Uztapidek amari botatako bertsoak oholtzaratu zituzten. Ondoren, Iguaranek ama den bertsolari baten lekutik jarritako sorta abestu zuen. |
|
"Berdea"ren argi-ilunak |
|
"Energia(k) ezbaian" saio tematikoko bertsoaldia. |
|
Alaba lehen aldiz ama dutxatzen |
|
Maialen alaba lehen aldiz bere ama, Oihana, dutxatzen hastera doa. Elkarri begira daude. |
|
Autopistan 140 km orduko abiadan |
|
|
|
"zu zara nire..." maitasun koplak |
|
Gaia: Hiru poeta afizionatu maitemindu dira. Amets, poeta erromantikoa. Unai, poeta makarra. Eta Oihana, poeta iraultzailea. Trikitixak lagunduta kopletan egingo dute. Koplak beti hasiko dira "Zu zara nire...". |