Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Peritz Manterola Aner

Peritz Manterola Aner
IzenaPeritz Manterola Aner
JaiotzaZarautz / Gipuzkoa (2002)

Biografia

Zarautzen (Gipuzkoa) jaio zen 2002ko urriaren 5ean. Etxetik jaso zuen bertsozaletasuna; Xabier "Euskitze" bertsolaria du aita. 2015ean hasi zen Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertsogunean bertso-udalekuak probatu ondoren; ikasle aroa igarota, bertako kide eta iraklasle izan da. Eskolartekoetatik hasita eta ordutik aurrera sari ugari jaso izan ditu zenbait sariketatan, bat-batean zein bertsopaperetan. Plazaz plazako ohiko ibiliaz gain, bertsoa oinarri duten "eRRE" eta "Azken Oturuntza" ikuskizun bereziak ondu ditu Haizea Arana, Oihana Arana eta Leire Vargasekin batera.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Jubilatuta, Andonik bilobak zaintzen ditu eta Anerrek ez Bi adiskide jubilatu dira eta biloba txikiak dituzte. Andonik haurrak zaintzen pasatzen du eguna; Anerrek ez.
Bat-batekoa Tren geltokian segurtasun agenteak gazteleraz Anerrek eta Oihanak tren geltokian txartelaz arazoak dituzte. Laguntza eske jo dute segurtasun agenteengana, euskaraz. Erantzun diete, euskaraz egin ezean ezingo dietela lagundu.
Bertso jarria Oraingo bertsolariak Donostian, "1935-1967 Txapelketa Nagusien antologia kantatua" emanaldian abestutako sorta.
Bat-batekoa Urteak daramatzan bikotea psikologoan 50 urte elkarrekin bizi den bikotea zarete. Ustez elkarri dena kontatzen diozue. Gaur psikologoaren kontsultan egin duzue topo.
Bertso jarria Kotxeari gortinak jarri behar dizkiot igandeetarako Basarri saria irabazi duen sorta. Zarauzko Bertso Astean kantatu zuen Aner "Euzkitze"k, pianoaz. Doinua Alaia Martinek moldatua da, "El tiempo está después" kantua oinarri hartuta. Irudiak: Erlo telebista.
Bertso jarria Zopa hozten ari zaizu 2022ko Basarri Saria irabazi duen sorta. Errima bikoitzeko bertsoak, Sabinaren doinuan.