Andoni Rekondo Izagirre
| Izena | Rekondo Izagirre, Andoni |
| Abizena(k) | Rekondo Izagirre |
| Izen osoa | Rekondo, Andoni |
| Jaiotza | Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1999) |
Biografia
Hernanin (Gipuzkoa) jaio zen 1999ko azaroaren 12an. Kazetaritza du lanbide
Lagunartean, jai-giroan, aritzen ziren bertsotan. Gero, hogei urterekin, 2019ko azaroan, Kontrakantxa gaztetxean bertsotan aritzeko biltzen zen talde batean hasi zen, eta Hernaniko bertso eskolan aritzen da orain. 2020an egin zuen jendaurreko lehen saioa, Hernaniko Bertso Sariketan, Garin Herriko tabernan. 2022an, Lizardi sariketan kantatzeko aukera izan zuen, eta orduan hasi zen Hernaniko bertso-eskolakoekin elkartzen; txapeldunordetza eta bertso onenaren saria lortu zituen. Hernaniko bertso-eskolan, herriko auzo elkarteetan-eta kantatuz eta gazte sariketa batzuetan parte hartuz garatu du bere bertsogintza. 2024an hartu du parte lehen aldiz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta finalean sartu da.