Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Sebastian Lizaso

Sebastian Lizaso

IzenaLizaso, Sebastian
Abizena(k)Lizaso
Izen osoaLizaso Iraola, Sebastian
Beste izenakLizaso, Xebaxtian, Xebastian
JaiotzaAzpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1958)

Biografia

Azpeitian jaioa, 1958ko San Sebastian bezperan. 1982ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen, 1986koan txapeldun, eta 1989 eta 1997koan txapeldun orde. Joxe Lizaso bertsolariaren semea, honek Landeta auzoan zuen tabernan jaso zuen bertso-giroa; bertsolari artean hezia da Sebastian. Gaztaroan ez zen, bere adinkideak bezala, gazteen txapelketatan ibili. Hala ere, 1982an finalista geratu zenerako, plazetan izena eta arrakasta hartuta zeukan, hogeita lau urte bakarrik zituela. Hurrengo txapelketan erabat berretsi zuen bere balioa eta joan den urte askoan bera da plazarik gehien egin duen bertsolarietako bat. Bertsolaritzako figura handienen artean dagoen honek, belaunaldi berrietara egokitzeko dohaia izan du.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Galdera erantzunetan, sukaldaria eta kritiko gastronomikoa Andoni gastronomiako kritikaria da. Sebastianen jatetxera sartu, bazter guztiak miatu eta galdezka hasiko zaio Sebastiani, zorrotz... Ez dago ixilik egoteko txefa! Ikusi nuanean doinuan, galdera erantzunetan egindako saio ederra.
Bat-batekoa Habanera doinuan ahalik eta hitz gehien sartzen Bikoteka egingo dute lehiaketa. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.
Bat-batekoa Lizaso puntuak erantzuten Bertsolariek jarritako 10 punturi erantzunak, atseden tarterik gabe.
Bertso sorta Herri txiki "Herri txiki, infernu handi" dio esaerak, baina herri txiki ederrez josia dugu Euskal Herria. Sebastian Lizaso plazaz plaza dabil urtetan eta berak ezagutzen du, inork baino hobeto, bakoitzaren berri! *Haurrei zuzendutako sorta.