| Izena | Maia, Jon |
|---|---|
| Abizena(k) | Maia |
| Izen osoa | Maia Soria, Jon |
| Jaiotza | Urretxu < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1972) |
Urretxun jaio zen baina Zumaiara joan zen bizitzera sei urte zituela. Euskal Filologiako lizentziaduna da. Euskal prentsan kazetari eta kolaboratzaile aritu da, iritzi-emaile moduan, idazle lanetan ere aritzen da, eta Euskal Herriko musika talde askorentzat idatzi izan ditu abestien letrak. Karidadeko Benta musika taldeko sortzaile eta abeslaria izan da. Bertsogintza du bere jarduera nagusi baina kultur eragile lanetan ere aritzen da. Bertsoarekin lehen harremana eskolan izan zuen, eta Zumaiako bertso-eskolan trebatu zen. Joanito Dorronsoro bertso-doinu biltzaile eta ikertzailea izan zuen irakasle. 1997an, 2001ean 2005ean eta 2009an Txapelketa Nagusiko finalista izan zen, eta baita Gipuzkoakoan ere 2003, 2007 eta 2015 urteetan.
| Mota | Izenburua | Bertsolaria(k) | Deskribapena |
|---|---|---|---|
|
|
Pertsonaiak asmatzen | Bertsolariak zein den pertsonaia ezkutua asmatu beharko du, kantukideei galderak eginez. Algara ederrak egin zituen publikoak... | |
|
|
Gai marroi bati, bi mikrofonotatik | Mikrofono batetik, gai marroi bat entzuten duenean barrutik zer pentsatzen duen esango du Maiak; beste mikrotik, gai horri abesten dion bertsoa. Gaia: Eufidrias Aurinie tximeleta galtzeko arriskuan den harren, gero eta babestuagoa da. | |
|
|
Puntutan. Lau egun barru planeta lehertuko da | Mundua bukatzera doa. Lau egun dituzue nahi edo ahal duzuena egiteko... | |
|
|
Donostian turistak uxatzeko lemak | Urtero turistak erakartzeko kanpaƱak egiten dira. Hiru bertsolarioi eman diete lemak sortzeko enkargua. Lanean hasita, ados jarri dira: turistak uxatzeko lemak egingo dituzte... | |
|
|
Jolasa: bai ala ez? | Gai jartzaileak, aldiro, esaldi bat botako die. "Bai, erabat ados!" pentsatzen dutenek mikro batetik abestuko dute eta "Ezta pentsatu ere!" uste dutenek beste mikrotik. | |
|
|
Sexuaren kalitateaz | Binaka, taldean ala bakarka onena? | |
|
|
Gaueko Entziklopedia Koxkorra | Haurra gauaz galdezka helduari. | |
|
|
Bi sexu adikto, psikologoaren kontsultan | ||
|
|
Ama Extremadura, aita Zamoratik | ||
|
|
Itsasoari begira | Benito Lertxundiren "40 Urtez Ikasten Egonak" zuzeneko diskoa. Bideoklipa: Elkar. | |
|
|
Bertsoaren aristokrazia | Frantzes eskisitoan, elitearen eliteari. |