Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Elustondo Plazaola, Nerea

Elustondo Plazaola, Nerea
IzenaElustondo Plazaola, Nerea
JaiotzaLegazpi / Gipuzkoa (1981)

Biografia

Legazpian (Gipuzkoa) sortua da 1981eko irailaren 15ean. Legazpiko Haztegi Ikastolan egin du unibertsitatea bitarteko ikasketa ibilbidea. Industria Ingeniaritza Mekanikoan graduatua da (Donostiako Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola) eta irakaskuntza du lanbide. Urretxuko Bertso-eskolan hasi zen bertsotan, Juanjo Sagastibeltzarekin. Hamahiru urte zituen. Ikasturte hartan bertan (1994) kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Haztegi Ikastolan. Hurrengo urtean hartu zuen parte lehen aldiz Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, txikien mailan, Goierriko taldean, eta beraiek izan ziren irabazle. 1999ra arte lehiatu da Eskolartekoetan eta bi aldiz jantzi du Gipuzkoako txapela, 1996an eta 1998an, eta Euskal Herriko txapeldunordea ere izan da azken urte horretan. Eskolarteko aroa amaiturik, ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Donostian turistak uxatzeko lemak Urtero turistak erakartzeko kanpañak egiten dira. Hiru bertsolarioi eman diete lemak sortzeko enkargua. Lanean hasita, ados jarri dira: turistak uxatzeko lemak egingo dituzte...