Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Sustrai Colina

Sustrai Colina

IzenaColina, Sustrai
Abizena(k)Colina
Beste izenakKolina, Sustrai; Colina Akordarrementeria, Sustrai ; Fando
JaiotzaUrruña < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria < Europa (1982)

Biografia

Zuzenbidean lizentziatu zen Baionako Unibertsitatean. Bertsogintzaz gain, gidoilari eta kazetaritza lanak egin ditu batez ere; 2016an Rikardo Arregi Saria eskuratu zuen, Argia aldizkarian egindako elkarrizketengatik. Hendaiako bertso-eskolan eman zituen lehen pausoak, eta geroago irakasle izan zen bertan zein Iruñeko bertso-eskolan. 2001etik finalista izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusietan, eta 2014ko eta 2016ko Xilabako txapelak bereak ditu. 2024tik, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Unikornio puzgarrian, itsaso zabalean Prentsan irakurritako udako albistea: familia bat hondartzan. Aitonak biloba txikiari 2-3 metroko unikornio puzgarria erosi dio; itsasoan sartzen du eta umea itsaso zabalean aurkitzen du barku batek. Nerea ume txikia, Maialen ama, puzgarria erosi dion aitona Xabat eta Sustrai unikornioa.
Bat-batekoa Hilerrian reggaetoia entzuten Udaltzaina da Maialen. Kexak jaso dituzte, hilerrian gazteak botiloia egiten ari direlako. Joan da hilerrira eta nor topatuko eta semea, Sustrai, reggaetoia dantzatzen.
Bat-batekoa Betirako bizitzeko aukeraz Iragarkia jaso zuen Sustraik: "Nahi duzu betiko bizi?". Programan parte hartzeko izenemate formularioa bete zuen. Gaur jaso du sakelakoan mezua: hautatua izan da. "Betiko bizi nahi baduzu, baieztatu". Bost minutu, atzera kontuan hasi dira.
Bat-batekoa Pertsonaia asmatzen Puntuan galderak egin eta pistak emanez, pertsonaia izkutua asmatzen: Pinotxo, Barbie, Lamia.
Bat-batekoa Mendiluzeren anima berpizteko gorputza hautatzen Mendiluze hil da eta bere anima berpizteko gorputz berri baten bila dabil. Bertsolari bakoitzak bere karkasaren prestazioak azalduko dizkio eta Mendiluzek erantzun, hautatua denentz.
Bat-batekoa Kuadrillako lagunak tragaperra makinan lehen aldiz Unibertsitate garaian dagoen lagun taldea, kuriositatea asetzeko, lehen aldiz sartu da joko makinen tabernan. Lau ordu daramate kateatuta.
Bat-batekoa Saioaren plazer debekatuak Saioak ere baditu onartzeaz lotsatzen den zaletasun ezkutuak, gustu debekatuak. Atzekoek egingo dituzte publiko eta Saioak erantzun.
Bat-batekoa Komuneko pintadak 20 urtera Gau giroko taberna batean, komuneko atea da Sustrai. Saioak pintadak egin zizkion orain 20 urte; gaur ere sartzen ikusi du, errotuladorea eskuan...
Bat-batekoa Etxahun bere hiletarako castinga pasatzen Etxahun hasi da, denboraz, bere hileta prestatzen. Bertsoa abesteko ohorea nori eman erabakitzeko, galdera-erantzunetan jardungo du hiru bertsolarirekin, kopla txikian.
Bat-batekoa Iratzargailuaz goizeroko borroka Sustrairen iratzargailua da Maialen. Goizero jotzean, Sustraik kolpe bat eman eta 10 minutu atzeratzen du; ostera jotzean kolpea eman eta 10 minutu atzeratu; berriz kolpea eta atzeratu...
Bat-batekoa Eta zein dira txapelketaren alde onak? "Txapelketaren alde gogorraz maiz jarduten dugu. Baina, eta zein dira txapelketaren alde onak?". Txaloen etenik gabe, 8ko txikiak kateatuz, bakarka.
Bat-batekoa Bilintxek Loiolako erromerian jasotako ezezkoa birsortzen Iturriaga da Bilintx eta, atzekoak, Loiolan "jai-jai" esan zion dama hura dira. Zergatik esan zion ezetz?
Bat-batekoa Ongizate emozionaleko ikastaroan emakume asko eta bi gizon
Bat-batekoa Urkullu eta bere "coach"a jendetasuna lantzen
Bat-batekoa Bakarka 8ko txikian txalorik gabe Gaia: "Gaur egun desberdina da, bi hilabete eta erdiko bizibidea hautsiko duena. Umeak hartu eta eskolan utzi berri dituzu".
Bat-batekoa Irribarre konplizea egin diozue elkarri Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena.
Bat-batekoa Seme nerabeak lehen aldiz nota txarrak Sustrai gurasoa eta Amets 14 urteko semea dira. Ametsek, orain arte ez bezala, nota txarrak atera ditu.
Bat-batekoa Ospitaleko zerbitzuburuak dimititzeaz Ospitale bateko bi zerbitzuburu dira. Ez daude ados euren agintari politikoen kudeaketarekin. Sustraik proposatu dio Maialeni elkarrekin dimisioa aurkeztea.
Bat-batekoa Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu Txapelketa Nagusia 2022, finalaurrekoa Baionan. Ganbarako gaia.
Bat-batekoa Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara. Txapelketa Nagusia 2022, finalaurreko saioa Irunen. Ganbarako lana.
Bat-batekoa Etxe konponketan gehitxo "laguntzen" Sustraiek etxean erreforma egin nahi zuen eta Miren laguna boluntario azaldu zaio. Hasi da lanean Miren eta, ohartzerako, behar ez zen horma bat botatzen ari dela konturatu da Sustrai.
Bat-batekoa Jolasa: bai ala ez? Gai jartzaileak, aldiro, esaldi bat botako die. "Bai, erabat ados!" pentsatzen dutenek mikro batetik abestuko dute eta "Ezta pentsatu ere!" uste dutenek beste mikrotik.
Bertso sorta ...eta zu kontalari ARGIAren mendeurrenari Sustrai Colinak jarritako bertsoak. Bideoan Hitzetik Hortzera saioan Maddalen Arzallusek abestuak, musikatuta.
Bat-batekoa Ikaskide ohien afarian Gaia: umetan iseka egiten zizuten eskolan. Urteak igaro dira geroztik, eta gaur ikaskide ohien afarira joateko gonbidapena bidali dizute.
Bat-batekoa Neork ez zuen espero, baina lortu egin duzu
Bat-batekoa Bikote hasiberria jatetxean
Bat-batekoa Nagusiaren Audian Gaia: Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin, haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko.