Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Etxahun Lekue

Etxahun Lekue

IzenaLekue, Etxahun
Abizena(k)Lekue
Izen osoaLekue Etxebarria, Etxahun
JaiotzaLarrabetzu < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria < Europa (1979)

Biografia

Irakasle-eskolan ikasketak egina, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta bertsolaritza-irakasle ari da hezkuntza arautuan. Etxeko giroaren eraginez bertso zaletu zen, eta 9-10urte baino ez zituela hasi zen bertso-eskolan. Lehen plaza Larrabetzun, Hori Bai gaztetxean, bertso eskolako lagunekin izan zuen. Herri horretako Itallen Bertso-Eskolako kidea da. Bertso-jarduerari dagokionez, Eskolarteko eta gazte sariketetatik pasata, 2002tik 2021erako Bizkaiko Txapelketako final guztietan aritu zen. 2016an txapela eskuratu zuen. Horrez gain, 2005, 2009, 2013 eta 2017 urteetako Txapelketa Nagusietan finalaurrekoetara heldu zen.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Saioaren plazer debekatuak Saioak ere baditu onartzeaz lotsatzen den zaletasun ezkutuak, gustu debekatuak. Atzekoek egingo dituzte publiko eta Saioak erantzun.
Bat-batekoa Etxahun bere hiletarako castinga pasatzen Etxahun hasi da, denboraz, bere hileta prestatzen. Bertsoa abesteko ohorea nori eman erabakitzeko, galdera-erantzunetan jardungo du hiru bertsolarirekin, kopla txikian.