Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Alkaiza Guallar, Saioa

Alkaiza Guallar, Saioa
IzenaAlkaiza Guallar, Saioa
JaiotzaIruñea / Nafarroa (1991)

Biografia

Iruñean (Nafarroa Garaia) sortua da 1991ko urtarrilaren 17an, eta bertan bizi da. Kazetaritzan lizentziatua da, eta Gizarte Antropologia eta Genero Berdintasuna master ikasketak ditu. Kazetaritza ikasketak egina izaki, lagintza horretan aritu da hainbat idatzizko medioetan eta baita irratian ere: Berria, Argia, Nafarroako Hitza, Euskalerria irratia... Nafarroako Bertsozale Elkartearen hezkuntza programan dihardu 2018. urtean hasita, bertsolaritza ikastetxeetan hedatzen. Antsoaingo Bertso Eskolan hasi zen bertsotan eta, besteak beste, Lekunberriko Bertso Eskolan eta Iruñerriko Gazteen Bertso Eskolan ere ibili da geroztik. Garaiko bertsolari gazte ia guztiek bezala, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan izan zuen lehen igurtzia bertso-plazan, eta, batik bat, bertsolari gazteentzat antolatzen diren ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Hitzaldia: Diskurtso guztiek izan behar al dute tokia plazan? EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.
Bat-batekoa Saioaren plazer debekatuak Saioak ere baditu onartzeaz lotsatzen den zaletasun ezkutuak, gustu debekatuak. Atzekoek egingo dituzte publiko eta Saioak erantzun.
Bat-batekoa Komuneko pintadak 20 urtera Gau giroko taberna batean, komuneko atea da Sustrai. Saioak pintadak egin zizkion orain 20 urte; gaur ere sartzen ikusi du, errotuladorea eskuan...
Bat-batekoa Supermerkatuan elkarren karroei begira Supermerkatuan egin dute topo Saioak eta Maialenek; elkarren orgara doaz begiradak...
Bat-batekoa Etxahun bere hiletarako castinga pasatzen Etxahun hasi da, denboraz, bere hileta prestatzen. Bertsoa abesteko ohorea nori eman erabakitzeko, galdera-erantzunetan jardungo du hiru bertsolarirekin, kopla txikian.