Xabat Galletebeitia
| Izena | Galletebeitia, Xabat |
| Abizena(k) | Galletebeitia |
| Izen osoa | Galletebeitia Abaroa, Xabat |
| Beste izenak | Galletabeitia, Xabat
Gallatabeitia, Xabat |
| Jaiotza | Lekeitio < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria < Europa (1986) |
Biografia
Farmazialaria ikasketaz, Bigarren Hezkuntzako irakaslea da lanbidez. Ikastolan hasi zen bertsotan txikitan, Jon Lopategi irakasle zuela. Gerora, Markina-Xemeingo Bertso Eskolan eta Lekittoko Poto Bertso Eskolan ikasle zein irakasle aritu izan da urteetan, eta batan zein bestearen parte izaten jarraitzen du egun. Bizkaiko Txapelketan finalista izan da 2014an, 2016an, 2018an, 2021ean, 2023an eta 2025ean. 2016an buruz-burukoan kantatu eta txapeldunorde izan zen. Txapelketa Nagusietan ere parte hartu du 2017an eta 2022an.