Lasarte-Oria (Gipuzkoa) sortua da, 1985eko ekainaren 6an. Bost urte zituela Hendaiara (Lapurdi) etxaldatu ziren gurasoak. Hendaiako Gure Ikastolan, eta Kanboko Xalbador kolegioan eta Baionako Etxepare lizeoan burutu zituen unibertsitatea bitarteko ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen gero Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Gasteizen. Irakasle eta ikerlari lanetan dihardu Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. Bertsolaritzaren alorrean, bertsogintzan ez ezik, ikerketan dihardu. Etxeko giroak lagunduta, etxean puntuka errimatu gabe arituz eta Hitzetik Hortzera ikusiz bertsozaletu zen haurra zela. Bertsularien Lagunak Elkarteak bertsolaritza ikastetxeetara hedatzeko programaren baitan, Ernest Alkhat joaten zen Hendaiko Ikastolara eta are kutxatu zion bertsoarekiko grina. Hendaiako bertso-eskolan hasi zen gero, ...
Ikusi gehiago
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) sortua da, 1985eko ekainaren 6an. Bost urte zituela Hendaiara (Lapurdi) etxaldatu ziren gurasoak. Hendaiako Gure Ikastolan, eta Kanboko Xalbador kolegioan eta Baionako Etxepare lizeoan burutu zituen unibertsitatea bitarteko ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen gero Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Gasteizen. Irakasle eta ikerlari lanetan dihardu Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. Bertsolaritzaren alorrean, bertsogintzan ez ezik, ikerketan dihardu.
Etxeko giroak lagunduta, etxean puntuka errimatu gabe arituz eta Hitzetik Hortzera ikusiz bertsozaletu zen haurra zela. Bertsularien Lagunak Elkarteak bertsolaritza ikastetxeetara hedatzeko programaren baitan, Ernest Alkhat joaten zen Hendaiko Ikastolara eta are kutxatu zion bertsoarekiko grina. Hendaiako bertso-eskolan hasi zen gero, eta hor jarraitu zuen bertsogintzan trebatzen Jexux Arzallus eta Karlos Aizpuruaren laguntzarekin. Bat-bateko bertsogintzan dihardu nagusiki, baina bertso jarrien alorra baztertu gabe, batik bat, lehen urtetan.
Ipar Euskal Herriko eskolarteko txapelketan, Bertsulari Gazteen Xapelgoan, hasi zuen plazako ibilia. Garaiko bertsolari ia guztiek bezala, horietan, Euskal Herriko Eskolartekoetan eta gazteentzako sariketetan batik bat, jarraitu zuen trebatzen jendaurreko bertsogintzan. Hirutan jantzi zuen Bertsulari Xapelgoako txapela, eta, besteren artean, jantzi ditu 2002ko Xenpelar saria eta 2004ko Lizardi sarikoak ere.
Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen 2003an, eta finalera heldu zen. XILABA Txapelketa abian jarritako urtean hartu zuen parte lehen aldiz, eta finalisten artean izan zen; halaxe izan da 2010, 2014, 2016, 2021 eta 2026ko edizoetan, txapeldunordea izan delarik 2021ekoan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, 2005, 2009, 2017 eta 2022 urteetan hartu du parte, finalaurrekoetan kantatu duten bertsolari taldean izan dugularik bi azkekenetan.
Ohikotasunez du bertsolaritza bere aztergai eta ikergai kezketan. Bertolaritzari eta bat-bateko jardunari dagozkion lan eta artikulu ugari argitaratu du bertako nahiz kanpo-herrietako aldizkarietan (Jakin, Bertsolari, Center for Basque Studies ...), eta nazioarteko hainbat jardunaldietan hartu du parte (ikusi Liburutegia). Bertsolaritzaren alorrean jorratu du bere doktoretza lana, Euskal Herriko Unibertsitatean; "Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak. Gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta ligitimazio prozesuak" gaia sakondu du doktoradutza lortzeko (2020). Bi urtera argitaratu da lana. Ordurako, 2019an, argitaratua zuen Ane Labakarekin batera "Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen" liburua, Udako Euskal Unibertsitatearen bidez.
Euskal Herriko Bertsozale Ellarteko lehendakaritza taldeko kidea izan da 2018-2024 bitartean.
Ikusi gutxiago