Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Illarregi Marzol, Joanes

Illarregi Marzol, Joanes
IzenaIllarregi Marzol, Joanes
JaiotzaLeitza / Nafarroa (1999)

Biografia

Leitzan (Nafarroa) sortua da 1999ko maiatzaren 19an. Anaia du Xabat Illarregi bertsolaria. Irakasletzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Euskara teknikari dihardu Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako udalerrietan. Leitzako Erleta ikastetxean hasi zen bertsogintzan trebatzen Nafarroako Bertsozale Elkartearen programaren baitan, Joxema Leitzaren eskutik, eta Leitzan bertako Atekaberts Bertso Eskolan eman zion jarraipena trebakuntzari. Garaiko ia bertsolari guztiak bezala, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan plazaratu zen; gero heldu ziren, besterik beste, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak, bertsolari gazteentzako sariketa ugari, eta Nafarroako Bardoak taldekako txapelketa. Sarritan irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa, eta txapeldunordea izan da Euskal Herriko Eskolartekoan, bere azken parte hartzean ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Mendiluzeren anima berpizteko gorputza hautatzen Mendiluze hil da eta bere anima berpizteko gorputz berri baten bila dabil. Bertsolari bakoitzak bere karkasaren prestazioak azalduko dizkio eta Mendiluzek erantzun, hautatua denentz.
Bat-batekoa Kuadrillako lagunak tragaperra makinan lehen aldiz Unibertsitate garaian dagoen lagun taldea, kuriositatea asetzeko, lehen aldiz sartu da joko makinen tabernan. Lau ordu daramate kateatuta.
Bat-batekoa Mendi lasterketan maiteminduta Joanes mendi lasterketan doa eta hidratazio postuan Amets ari da lanean. Elkarri begira, "hau mutil puska!" pentsatu du Joanesek; Ametsek, aldiz, "hau baldar puska!". Helmugan elkartu zarete orain.
Bertso jarria Presarenak Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikariak: Eneko Sierra Lataillade eta Beñat Antxustegi Goikoetxeta.
Bat-batekoa Irribarre konplizea egin diozue elkarri Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena.
Bat-batekoa Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu Ganbarako gaia. Txapelketa Nagusia 2022-12-03 Bilbo, finalaurrekoa.
Bat-batekoa Sex shopeko lehen lanegunean, ama dator Joanes denda erotiko batean hasi da gaur lanean. Denda ireki eta lehen bezeroa sartu da: Alaia gurasoa.
Bat-batekoa Polizia autoa gaizki aparkatuta, nagusia dator Joanes eta Agin bi polizia dira, euren txanda amaitzeko denbora egiten ari direnak, autoa behar ez den lekuan utzita. Beste polizia auto bat hurbiltzen ari zaie... nagusiarena da.