Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Agin Laburu

Agin Laburu

IzenaLaburu, Agin
Abizena(k)Laburu
JaiotzaAstigarraga < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1985)

Biografia

Astigarragan jaio eta bertan bizi da. Sagardotegiko semea izanik, bertan aritzen da lanean eta sagardotegiko gestio lanek hartzen dute bere egunerokotasunaren zatirik handiena. Kazetaritzan lizentziatua da eta, bereziki, irrati esatari lanetan ibilia da. Aitak bultzata egin zen bertsozale eta Hernaniko bertso eskolan hasi zen 15 urterekin. Bere bertsokera, historikoki eskola honek izan duen estilora atxikia dago erabat. Eskolarteko, sariketa eta txapelketa askotan izan da partehartzaile. Besteak beste, Lizardi sariketa, Plazatik Gaztetxera eta Xenpelar gazte sariketak ditu irabaziak. Mingaina Saltsan sariketa ere bai helduaroan. Txapelketa nagusiei dagokionez, hirutan izan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean eta beste hainbestetan Euskal Herriko txapelketako ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Mitoaroa ikuskizunean ze paper bete Pello Reparazen Mitoaroa ikuskizunak, Illunbe hiru bider bete du eta San Mames birritan beteko du. Bertsolari bakoitzak San Mamesen ze paper bete nahi lukeen esango dio Gaztelumendiri, ikuskizuna diseinatzen ari denari, eta honek erantzun hartuko duen edo ez.
Bat-batekoa Polizia autoa gaizki aparkatuta, nagusia dator Joanes eta Agin bi polizia dira, euren txanda amaitzeko denbora egiten ari direnak, autoa behar ez den lekuan utzita. Beste polizia auto bat hurbiltzen ari zaie... nagusiarena da.
Bat-batekoa Puntu erantzuten erakustaldia Agin Laburu atzekoek jarritako puntuak erantzuten.
Bat-batekoa Txoznan, bata lanean bestea ligatzen Txoznara lanera boluntario apuntatu dira biak. Asier gogor ari da lanean. Agin, berriz, barraz bestaldekoekin ligatu nahian ari da.