Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Agirre Arrastoa, Amaia

Agirre Arrastoa, Amaia
IzenaAgirre Arrastoa, Amaia
JaiotzaAmasa-Villabona / Gipuzkoa (1977)

Biografia

1977ko abuztuaren 27an jaio zen villabonatar hau, eta Euskal Filologian lizentziatua da. Hezkuntza arautuan (Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko) irakasle lanetan ari da. Xenpelar saria irabazi zuen 1998an, eta Osinaldeko txapeldunorde ere izana da. Bertso eskoletan irakasle lanak ere egin ditu. 1999ko Herri arteko txapelketan txapeldunorde geratu zen Erniope taldeko partaide izake. Erniope Aitor Usandizaga, Jexux Mari Irazu eta Txomin Garmendiarekin batera osatu zuen. Gipuzkoako 2003ko txapelketan finalista izan zen eta 2005eko, 2009ko eta 2013ko Euskal Herriko txapelketan finalaurrekoetara iritsi zen, baita 2007ko Gipuzkoako txapelketan ere. Hamaika Bertute ekimeneko kidea izan zen. Hitzetik Hortzera bertso programako erredaktore laguntzaile moduan aritu zen lanean ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Patxi Etxeberria puntuei erantzuten Puntu lotsagabeei tamainako erantzunak emanez publikoaren algarak lehertu zituen Patxik.