Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Patxi Etxeberria

Patxi Etxeberria

IzenaEtxeberria, Patxi
Abizena(k)Etxeberria
JaiotzaOrio < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1930)
Heriotza (2025)

Biografia

Orioko (Gipuzkoa) Ortzaika auzoko Erretzabal Txiki baserrian jaio zen, 1930eko urriaren 14an; zortzi senideetatik bosgarrena da bera. Bailarako Saikola eskolan idazten eta kontuak ateratzeko lain ikasita, bederatzi urterekin hasi zen lanean, eskabetxeriaren industrian. Beste langintzaren bat probatu ondoren, arrantzale hasi zen 13 urte betetzear. Soldadutza igarota, 1954an, Orikoko Astilleron hasi zen lanean. 1955ean, Iñaxi Etxeberria oriotarra eta biak ezkondu, eta Lasarte-Orian hartu zuten bizitokia; hiru semeren guraso, 1962an arrandegia ireki zuten, eta hori izan dute lanbidea erretioa hartu bitartean. “Jaiotzez nirekin etorri zen bertsozaletasuna” esan izan du. Berekasa, Santaeskean koplaritzan, taberna giroan eta bazkarietan lagunartean jardunez trebatzen joan zen eta, ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Patxi Etxeberria puntuei erantzuten Puntu lotsagabeei tamainako erantzunak emanez publikoaren algarak lehertu zituen Patxik.