Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Haritz Mujika

Haritz Mujika

IzenaMujika, Haritz
Abizena(k)Mujika
JaiotzaAsteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1995)

Biografia

Majisteritzan graduatua. 2015etik, bertso eskoletako irakasle moduan aritu da lanean eta 2019az geroztik, Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunea Elkarteko koordinatzailea da. Hizkuntzarekiko zein ahozkotasunarekiko zaletasuna txikitatik izan arren, eskolatik eta osabarengandik jasotako bertsozaletasunak bultzatuta izena eman zuen Asteasuko bertso eskolan, zortzi urterekin. Amaia Agirre izan zuen, orduan, irakasle. Umetan, eskolarteko bertsolari txapelketa ugari irabazi zituen, bai idatziz, baita bat-batean ere. Nerabezaroan, Andoain zein Tolosako bertso eskoletako kide izan zen eta 2014tik, Tolosaldeko Bertso Eskola Ibiltariko partaide da. Epealdi horretan, bat-bateko zein idatzizko hainbat bertso sariketa irabaztea lortu du, hala nola; Lizardi, Osinalde zein Erniarratz bertsolari sariketak edota Otaño eta Basarri bertso-paper ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Ikus entzunezkoa Zirto berriak, geronek jarriak Pasadizo eran kontatuta, ikus ditzagun zirto berriak! Geuk ere asmatu genitzake gero gisa honetako esketxak!
Bertso sorta Bertso berriak, lehorteari jarriak Albistegietan notizia izatera iritsi den eguraldiari jarriak. Osinalde Sariketaren 50. urteurrenean abestutako sorta.
Bertso sorta Ahaztu ezin 2020an Lazkao Txiki saria jaso zuen sorta. Harituz-ek antolatutako bertso jarrien emanaldian abestua (Larraul, 2021-05-15). Bideoaren egilea: Anbune.
Bertso sorta Konfinamenduaren hirurogeigarren egunean idatzi baina mugaz bestalde bidali gabe utzitako postala 36. Basarri Sariko sorta irabazlea.
Bat-batekoa Maialen abokatua, atzeko hiruren delituez
Bertso sorta Enpresa-gizon batek martxoaren 8an jarriak Martxoaren 8an greba egin du andreak, eta etxearen kargu gelditu den enpresa-gizonaren pentsamenduak. Emanaldia: Harituz, Bertso Jarrien Gaua.