Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Sarasua Maritxalar, Jon

Sarasua Maritxalar, Jon
IzenaSarasua Maritxalar, Jon
JaiotzaAretxabaleta / Gipuzkoa (1966)

Biografia

Aretxabaletan jaio zen (Gipuzkoa) 1966ko apirilaren 13an familia euskaldun eta euskalzale batean. Joxemari Sarasuaren eta Mertxe Maritxalarren sei semeetan bigarrena da, anaia du Aitor Sarasua bertsolaria. Loramendi Ikastolan (Aretxabaleta) eta Almen Ikastolan (Eskoriatza, Gipuzkoa) egin zituen batxilerra amaitu arteko ikasketak. Kazetaritza eta soziologia ikasketak egin zituen gero, Bilbon (EHU), eta Informazio zientzietan doktore da: 1996an aurkeztu zuen Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean egindako"Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari ..." izeneko doktore tesia. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da (Pentsamenduaren historia) HUHEZIn, Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Unibertsitate horretako LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren sortzaile (2001), bultzatzailea eta arduraduna izan zen lehen urtetan; GARABIDE hizkuntza gutxituen biziberritze ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Meles Terrae “Fauna txiki bat bertso berritan” diskoa (1995 Elkar) atera zuten Jon eta Aitor Sarasua anaiek, bertso musikatuekin. Gizabere espezie bakoitza animalia batekin konparatzen zuten kantuetan. Sorta hau nekazariari eskainia da: lurra maite duen azkonar jende horri.
Bat-batekoa Sarasuaren bakarkakoa 1991ko Txapelketaz geroztik hain ezaguna egin den bertsoaldia.
Bat-batekoa Guillermo Velazquez eta Jon Sarasua dezimatan Guillermo Velázquez trobadorea eta bere taldea, Xichú-ko mendilerroko lehoiak. 2002an Hondarribian eskainitako emanaldia; laster, 2003an, ospatuko zen Euskal Herrian lehen aldiz "Ahozko Inprobisazioa Munduan" Topaketa.
Bertso jarria Izan zintezkeenari jarriak Euskal famatuen munduari egindako satira. "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian abestua, 2007an.