| Izena | Ane Zuazubiskar |
|---|---|
| Jaiotza | Arrasate / Gipuzkoa (1997) |
Zortzi urte zituenean hasi zen Arrasateko bertso-eskolan, Patxi Goikoleak eta Haur Hezkuntzako irakasle batek bultzatuta. Egun, Aramaioko bertso eskolako kide da, eta irakasle lanetan ari da Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolan. Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak ditu, eta Berria egunkarian eta Euskadi Irratian aritu izan da kazetari moduan. 2015eko Gipuzkoako Txapelketa izan zen parte hartu zuen lehena.
| Mota | Izenburua | Bertsolaria(k) | Deskribapena |
|---|---|---|---|
|
|
Señora Sariketaz | Señora Sariketa hastear, atarian elkartu dira lau kideok: Zuazubiskar, antolaketan burubelarri dabilena. Lekuona, non dabilen ez dakien turista. Uria, batere bertsozalea ez den feminista. Aizpurua, txapelketak egonda Señora Sariketak zer zentzu duen ikusten ez duen bertsozalea. |