Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Rekondo Villaron, Lierni

Rekondo Villaron, Lierni
IzenaRekondo Villaron, Lierni
JaiotzaLasarte-Oria / Gipuzkoa (1998)

Biografia

Hamaika urte zituela hasi zen bertsotan Lasarte Oriako bertso eskolan Unai Muñoa eta Ane Labaka irakasle zituela. Santutxun eta Algortan ere aritu izan da, egun, Lasarteko eta Deustuko bertso eskoletako kide da. 2016ean egin zuen bere lehenengo plaza Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketan eta ordutik, hainbat sariketa alternatibotan hartu izan du parte; hala nola, Bertso Erronda edo Ointziolan. Bertso idatzietan ere sari ugari irabazi ditu, besteak beste, Gipuzkoako Eskolartekoa.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Amona eta biloba mezetan Maialen amona, fededuna da. Lierni biloba, ez. Herriko festetan, urtero, mezara eramaten du amonak biloba. Elizan daude; Lierni ingurura begira eta barre txikitan dabil.