Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Estitxu Arozena

Estitxu Arozena

IzenaArozena, Estitxu
Abizena(k)Arozena
JaiotzaMutriku < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1975)

Biografia

Mutrikun sortu zen, hiru hilabeterekin Lesakara ekarri zuten aitaren (Manolo Arozena bertsolaria) lan aferak zirela-eta, bi anaia zaharragoekin batera. Estitxuk Tantirumairu ikastolan ikasi zuen, eta bertan bizi zen bertso giroak bultzatuta, taldetxo bertsozalea sortu zen bere gelan. Batxilergoan zegoela, bertso eskola sortu zen; hamasei urtekin plazetarako urratsa eman zuen. Neska izateak hausnarketarako bidea ireki eta sexuen arteko desberdintasunen eta harremanen gainean sakontzera eraman du, baita akademikoki ere. Nafarroako eskoletan bertsolaritza irakasle da eta bertso eskoletako irakasle ere bada. 2011an ama izan eta bertso eskoletatik atseden hartu ondotik, gaur egun batez ere Bortziriak, Malerrekan eta Baztanen aritzen da eskolak ematen. Hezkuntza ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Familia desberdinak Zenbat etxe, hainbat familia mota.
Bat-batekoa Bertsolari Eguna 1993 - Ibarra, Lujanbio, Arozena 1993ko Bertsolari Eguna, Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatu zen. Oholtzan belaunaldi ezberdinetako bertsolari gizonezko askok abestu zuten. Saio amaieran, 3 bertsolari emakume gazteri eman zitzaien txanda: Iratxe Ibarra bizkaitarra, Maialen Lujanbio gipuzkoarra eta Estitxu Arozena nafarra.
Bat-batekoa Gizonezkoen tarta honetan krema ez dugu izan nahi 1993ko Bertso Egunean Lujanbiok, Ibarrak eta Arozenak egindako agur ezaguna.