| Izena | Ibarra, Iratxe |
|---|---|
| Abizena(k) | Ibarra |
| Izen osoa | Ibarra Foruria, Iratxe |
| Jaiotza | Markina-Xemein < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria < Europa (1974) |
Euskal Filologian lizentziatua. Irakaskuntzan ibili ostean, euskara teknikari dabil orain. Hamabi urterekin hasi zen bertsolaritzan, Jon Lopategiren gidaritzapean. Bilbon ikasten ari zela, Santutxuko bertso eskolan jarraitu zuen bertsoa lantzen, eta Markina-Xemeingo bertso eskolako kide da orain. Bertsoaz gain, kirola ere oso gogoko du.
| Mota | Izenburua | Bertsolaria(k) | Deskribapena |
|---|---|---|---|
|
|
Bertsolari Eguna 1993 - Ibarra, Lujanbio, Arozena | 1993ko Bertsolari Eguna, Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatu zen. Oholtzan belaunaldi ezberdinetako bertsolari gizonezko askok abestu zuten. Saio amaieran, 3 bertsolari emakume gazteri eman zitzaien txanda: Iratxe Ibarra bizkaitarra, Maialen Lujanbio gipuzkoarra eta Estitxu Arozena nafarra. | |
|
|
Gizonezkoen tarta honetan krema ez dugu izan nahi | 1993ko Bertso Egunean Lujanbiok, Ibarrak eta Arozenak egindako agur ezaguna. |