Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

IzenaAranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)
Abizena(k)Aranberri
JaiotzaErrenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1865)
Heriotza (1943)

Biografia

Ehulea izan zen Errenteriako fabrika handian, bere ama Maria Luisa, anaia Joxe Frantzisko eta osaba Juan Frantzisko "Xenpelar" bezala. 12 urterekin hasita lanean jardun zuen itsutu zen arte. Bere amaren antzera bertsozalea, buru argia eta irakurle amorratua zen. Ama eta osaba Juan Frantzisko baztangaz hil ziren Joxepa Antonik lau urte zituela, eta aitarekin, Jabier Aranberri, eta amonarekin, Rita Berrondorekin bizi izan zen. Aita ez zen bertsozalea, eta garaiko errolden arabera, ez zekien irakurtzen ezta idazten. Alabaren irakurzaletasuna ere ez zuen bultzatzen. Bertsozaletasuna eta irakurzaletasuna amona Ritarengandik jasoko ote zituen pentsatzen da, Maria Luisa eta Juan Frantziskoren ama. Joxepa Antonik fabrikako ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Neskazarrari Joxepa Antoni "Xenpelar"ek 1902an argitaratutako bertso sorta, Ibaizabal astekarian. Enrique Elitzetxeak "neskazaharrei" buruz esandakoei erantzunez.