Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Eizagirre Kerejeta, Ixiar

Eizagirre Kerejeta, Ixiar
IzenaEizagirre Kerejeta, Ixiar
JaiotzaHernani / Gipuzkoa (1979)

Biografia

Etxean bertsozaletu zen, Anttoni Rekalde amonaren bidez. Hernaniko Langile ikastolan Ixiar Otamendi irakasleak bultzatuta bertso eskolan hasi zen Juanjo Uriarekin, eta ondoren herriko bertsolari helduxeagoak izan zituen irakasle (Eizmendi, Zelaia, Urdangarin). Gaztetxotan bertso-eskolako irakasle izan zen, sariketetan jardun zuen bertsotan eta Bertsozale Elkarteko transmisio batzordean aritu zen borondatez. Pedagogia ikasketak egin ditu Donostian. Argia astekarian eta Hik Hasi aldizkarian egin du lan, kazetari gisa. 2006tik Bertsozale Elkarteko Hezkuntza saileko eragilea da.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Omendu nahian etorri gara Herriko pertsonaiak zirikatzeko kopla sorta.
Bertso jarria Eguneroko martxari jarriyak Bizitza azeleratu zoroaz. Harituz-ek antolatutako bertso jarrien emanaldian abestua (Larraul, 2021-05-15). Bideoaren egilea: Anbune.