Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Martin Larralde "Bordaxuri"

IzenaLarralde, Martin "Bordaxuri"
Abizena(k)Larralde
GoitizenaBordaxuri
Izen osoaLarralde Iturbide, Martin
Beste izenakLarralde, Mattin ; Galerianoa
JaiotzaHazparne < Lapurdi Ekialdea < Lapurdi < Euskal Herria < Europa (1782)
Heriotza (1821)

Biografia

1809 urtean ama hil zitzaien Martin eta bere bi anai-arrebei, eta ondorioz, Martin galeretara igorri zuten. Orduan idatzi zuen Galerianoaren kantuak olerkia: bere historia kontatzen zuen bertsu autobiografiko hauetan, molde bortitz eta lazgarrian, bere ahaidekiko erresumina agertuz. Rocheforteko itsasgizonen eritegian hil zen 1821ean. Bere bertso gutxi iritsi dira guregana eta bere bizitza dohakabeak badu horretan zerikusirik. Piarres Larzabal apezak antzerki bat osatu zuen Bordaxuri izenekoa. Informazio gehiago, Euskal Wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Martin_Larralde Antzezlana, Klasikoen gordailuan: https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LarzabalBordaxuri.htm

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Galerianoaren kantua Martin Larralde "Bordaxuri"k jarritako sorta, 1815ean, Paueko presondegian, bizi guztirako galeretara kondenatu zutenean. Aitak salatu zuen, nonbait, hilketa bat egotziz semeari; aita-semeak baserriaren erentziagatik liskarretan zebiltzan. Gertakari ilun horien bere testigantza utzi zuen Larraldek sorta honetan. Pantxoa eta Peiok abestua (1969). Bideoaren iturria: Elkar.