Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Iparragirre Balerdi, Joxe Mari

IzenaIparragirre Balerdi, Joxe Mari
JaiotzaUrretxu / Gipuzkoa (1820)
Heriotza1881

Biografia

Urretxun jaio zen 1820an. Zerainen egon zen haur garaian, osaba baten etxean, gaztelania eta gramatika ikasten eta Gasteiza bidali zuten, hamaika urte zituela, apaiz ikasketak egiteko. Hamahiru urte zituela, Madrila joan zen familiarekin batera, eta hango jesuiten ikastetxe batean egon zen zenbait hilabetez, Lehen Karlistada hasi zen arte. 1834an etxetik alde egin eta, Euskal Herrira itzuli ondoren, Gipuzkoako batailoi karlista batean soldadu aritu zen. Gerra garaian hasi zen gitarra jotzen, kantari eta bertsotan. 1835ean zauritu zuten Arrigorriagako guduan eta Karlos erregegaiaren soldadu zaindari izateko izendatu zuten ondoren. Bergarako Hitzarmena onartu ez eta Frantzia aldera jo zuen 1839an; frantsesa ikasi zuen ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Kantari euskalduna Kantu honetan Iparragirrek azaltzen du nola dabilen munduan barna, artista bizimoduan, gitarraz kantari. “Gernikako Arbola” euskal ereserkia Iparragirrek egina da, 1853an; badu “Gitarra zahartxo bat det” doinuaren traza.