Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Alkain Iruretagoiena, Juan Jose

IzenaAlkain Iruretagoiena, Juan Jose
JaiotzaAia / Gipuzkoa (1829)
Heriotza1895

Biografia

"Juan Jose Alkain Iruretagoiena, Aiako herrian jaio zen, baina oso gazte zela, familia guztia Usurbilgo herrira joan zen bizitzera, Udarregi baserrira eta hortik du bere bertsolari izena. Aita ere bertsolari zen. Usurbilgo Maria Bta. Astiasarenekin ezkondu eta hiru alaba izan zituzten. Gero "Altikula haundi" baserrira aldatu ziren bizitzera. Alboan, "Artikula txikin", beste bertsolari bat, Manuel Olloki, bizi zen. Nekazaritzan atera zuen, noski, bizimodua. Hirurogeita zazpi urterekin hil zen, gero Gasteizko Obispo izango zen D. Mateo Mujika apaiza lagun zuela. Udarregi asko ibili zen herriz herri bertsotan. San Tomasetan, Donostiakoa jakina zuen. Euskal festa gehienetan ere bai. Hala ageri da orduko ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Errotariek irin lapur fama Karidadeko Bentan, Txirrita eta Udarregi hasi dira Pello errotaria zirikatzen: lapurreta egiten omen du, behar baino irin gehiago hartuaz beretzat eta, martxa horretan, infernura joango dela... Pellok erantzuna bueltan. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
Bertso jarria Azpeitiko premiyua - Udarregi eta Pello Errota muturtuta 1893an Azpeitian sari bat jarri zuten, oso ezaguna egin zena gerora. Pello Errotak irabazi zuen. Dirudienez, saria bertsolari artean banatzeko hitz eginda zeuden aurrez, baina Udarregik ez zuen xoxik jaso. Haserraldi galanta sortu zen, bertso jarriak ere bai asko, elkarri handiak esanaz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.