Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Mikela Elizegi

Mikela Elizegi

IzenaElizegi, Mikela
Abizena(k)Elizegi
JaiotzaAsteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria < Europa (1869)
Heriotza (1967)

Biografia

Mikela Elizegi Bengoetxea Asteasun jaio zen 1869ko abuztuaren 19an. Pello Errota bertsolariaren seme-alabetatik laugarrena zen, eta bera ere bertsolaria zen. Berari esker bildu izan zituen Aita Zavalak Pello Errotaren hainbat bertso eta biografia-ohar. Pello Errotari, aitari, idazkari lana egin zion ezkondu artean. Pello Errotaren bertso asko Mikaelak papereratuak dira. 1893ko urriaren 14an ezkondu zen Asteasuko Ondartza-aurrena baserrira, eta bere azken urteak Donostian igaro zituen, bere alabaren etxean. Mikelaren bertso gutxi jaso dira. Auspoa 32. zenbakian Uztapideri erantzundako eta Argentinan bizi zen ahizparen gonbidapenari erantzundakoak jasotzen dira: "(...) bazkalondoan bota zidan [Uztapidek], "amona, zer moduzko biziya" galdetuaz, ta nik olaxe erantzun ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Ikus entzunezkoa Zirto zaharrak - Mikela Elizegi Ikas dezagun zer diren zirtoak. Horretarako, zer hoberik zirto zaharrekin gozatzea baino! Hara hemen Mikela Elizegiren zirtoak, bideoan.
Azalpen testua Zirto zaharrak esketxetan Pello Errota, Sabina Elizegi, Mikela Elizegi eta San Migel Txikiaren zirtoak, antzeztuta.
Bertso sorta Mikela eta Joxepa Iñaxi Elizegi ahizpek elkarri gutunak bertsotan Pello Errota bertsolari ezagunaren alabak ziren Mikela eta Joxepa Iñaxi Elizegitarrak, biak ere bertsolariak. Joxepa Iñaxi Ameriketara joan zen bere neska lagun koadrilarekin, eta Mikelari idazten zizkion gutunak, bera ere joan zedin tentatuz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatua.