Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Otaño Barriola, Pedro Maria

Otaño Barriola, Pedro Maria
IzenaOtaño Barriola, Pedro Maria
JaiotzaZizurkil / Gipuzkoa (1857)
Heriotza1910

Biografia

Zizurkilen jaio zen, 1857ko urtarrilaren 26an; eta Argentinan, Rosarion, hil zen 1910eko maiatzaren 6an. Hemezortzi urterekin joan zen lehen aldiz Argentinara (1875) Karlisten gerratean, seguru asko ihesi. Otañotarrak liberalak ziren eta Zizurkil karlista. Argentinan langintza asko ezagutu zituen: artzain, ferratzaile, eskribiente ... Hego Ameriketako hainbat herrialdetan ibili zen: Argentinan, Uruguain, Brasilen... eta 1879an bueltatu zen Euskal Herrira. Noiz ez dakigula, bigarren aldiz joan zen Argentinara. 1889an han zen behintzat, eta 1890ean atzera Euskal Herrian. Aldi honetan etorri zenean, (1890-1898) familia Donostiara joana zen bizitzera, Amara Zaharrera. 1891 urtean ezkondu zen Maria Magdalena Alberdi Deskargarekin eta emaztearen etxean jarri ziren bizitzen: ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Limosnatxo bat Eskale zahar baten nahigabea, gaztetan odol beroz gerrara joan izanagatik; itsu eta eri itzuli zen gerratik. Pello Mari Otaño gaztea zela II. Karlistaldia piztu zen eta 18 urterekin Argentinara joatea erabaki zuen, seguru asko gerratik ihesi. Sorta hau 1893an argitaratu zuen, Euskal Erria aldizkarian. 1897an Donibane Lohizuneko (Lapurdiko) hitz neurtuen sariketara aurkeztu zuen eta bigarren saria jaso zuen (50 libera).
Bertso jarria Txepetxarenak 1894an Pello Mari Otañok plazaratutako sorta, txori txiki segurola honen ezaugarriak zehatz azalduz.
Bertso jarria Donostiari Pedro Mari Otañok Gipuzkoako hiriburuari eskainitako bertsoak. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Bertso jarria Ameriketatik bueltan etxeko oheari Pedro Mari Otañok eta bere osaba Jose Bernardok harreman estua zuten. Pedro Mari Amerikara abiatzerakoan, osabak bertsotan esan zion itzultzen zenerako bere ohea hemen izango zuela prest. Amerikatik badator Pedro Mari; etxeko ate aurrean bertsotan hasi zaio osabari... *Bideoaren egilea: Anbune.