Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Treku Inhargue, Mattin

Treku Inhargue, Mattin
IzenaTreku Inhargue, Mattin
JaiotzaAhetze / Lapurdi (1916)
Heriotza1981

Biografia

Ahetzen sortua, familian beti izan zuen bertsolari-giroa, eta hortik hartu zuen bertsolaritzarako zaletasuna eta ahalmena. Xalbador eta biak izan dira Ipar Euskal Herriko XX. mendeko bertsolaririk garrantzitsuenak. "Ahal dena" eta "Ene xokotik kantari" liburuak plazaratu zituen. Honoko hau zioen Antonio Zabala editoreak "Ahal dena" liburuaren sarreran: "Ez da izango, nik uste, Mattin bertsolaria ezagutzen ez duan euskaldunik. Ta alakorik balitz, beretzako kalte: aren alaitasunak zerbait falta duala esan genezake. Bertsozaleoi beintzat makiña bat une eder-gozo pasa arazi digu bere umore ederrarekin; edo, berak dion bezela esateko, bere "onbore" ederrarekin. Bozkario ta alaitasun-banatzalle pizkorra Mattin... Ba ote da mundu ontan lantegi ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Ikus entzunezkoa Lazkao Txikiren eta Mattinen pasadizoak Lazkao Txiki eta Mattin, biak izan ziren kantulagun umoretsuak; dena ziri eta ateraldi. Lazkao Txiki ikusiko dugu, elkarren ateraldiak kontatzen.
Ikus entzunezkoa Zirto zaharrak - Mattin Treku Ikus dezagun Mattin, 3 minutuko elkarrizketan bertsotan berak nola egiten duen azaltzen. Bere zirto bat ere kontatuko digu! Baita Lazkao Txikiren ateraldia ere...