| Izena | Iztueta Kortajarena, Jose Migel |
|---|---|
| Jaiotza | Lazkao / Gipuzkoa (1926) |
| Heriotza | 1993 |
Bat-bateko bertsolari jeniala. Izenondo asko irabazi ditu bertsolari zein bertsozaleengandik. Hitza, gorputz espresioa eta ahots tonu moldaketaren arteko lotura bikain lortzen zuelarik, hiru garaitako zaleen miresmena bereganatu zuen. Umorezko bertsoarekin lotu izan bada ere, sentimenduzko bertsoak dira batik bat jendearen gogoetan geratu direnak.
| Mota | Izenburua | Bertsolaria(k) | Deskribapena |
|---|---|---|---|
|
|
(...) gaztea ere berdin da | Gaia: "Zer eskatzen diozu Koruko Andre Mariari beraren bederatziurrenean?". | |
|
|
Lazkao Txikiren eta Mattinen pasadizoak | Lazkao Txiki eta Mattin, biak izan ziren kantulagun umoretsuak; dena ziri eta ateraldi. Lazkao Txiki ikusiko dugu, elkarren ateraldiak kontatzen. | |
|
|
Gorrotoa eta kontzientzia elkarrizketan | Gaia: Zuk Xabier, kalte handia egin dizun norbait hil nahi duzu baina aldamenean duzu zure kontzientzia, Lazkao Txiki. | |
|
|
Lazkao Txikik beldurrari | ||
|
|
Lazkao Txikik ispiluari | ||
|
|
Sehaska | Lazkao Txikik bere sehaskari bat-batean kantatutako bertsoak (Zestoa, 1980). Unai eta EƱaut Agirre anaiek abestua (Larraitzen, 2018-12-21); bideoa: Anbune. Kupela taldeak "Gailurrak ikutuz" diskan egindako bertsioa ere entzungai. | |
|
|
Aralar mendian nabillela | Lazkao Txikiren begiekin Aralar mendian barrena ibilaldia egiteko prest? Unai Agirrek abestutako sorta (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune. |