Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak
Xabier Amuriza

Xabier Amuriza

IzenaAmuriza, Xabier
Abizena(k)Amuriza
JaiotzaEtxano < Zornotza < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria < Europa (1941)

Biografia

1941eko maiatzaren 3an jaio zen, Zornotzan (Bizkaia). 1965ean apaiz egin zen, eta, 1968tik aurrera, Francoren diktadura garaian, zazpi urte egin zituen preso, hiru espetxealditan. 1976an utzi zuen apaizgintza. Politika arloan urte luzeetako militantzia eraman du aurrera. Idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu izan da. Hainbat liburu eta disko argitaratu ditu, horietatik asko bertsolaritzari buruz. Kantarientzako ere letra eta bertso asko egin ditu. 2019an Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria eskuratu zuen: "Bertsolaritza modernoaren erreferente argia" izatea eta "berritu eta alor askotan aurrendaria" izatea azpimarratu zuen epaimahaiak. Ekoizle emankorra, bertsoaz gain beste genero asko landu ditu. Bertsoa plazaratu eta bertsolaritza hedatzeko ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso sorta Bertso berriak horma zaharrei jarriak Francoren garaian (1972an) Xabier Amurizak Zamorako apaiz kartzelan jarritako sorta. Hitzetik Hortzera saioak musikatua.
Bertso sorta Indar bat dabil hor Xabier Amurizaren bertsoekin Mikel Markezek ondutako kantua. Amurizari 2016an Durangon egindako omenaldian abestua, Josu Zabala eskusoinuaz lagun.
Bat-batekoa Xabier Amurizaren ibilbidea Hitzetik Hortzera saioak eskainitako elkarrizketa, Andoni EgaƱa bidelagun hartuta. 2016an emititu zen, Amurizak plazak utziko zituela iragarri zuenean.
Bat-batekoa Gorrotoa eta kontzientzia elkarrizketan Gaia: Zuk Xabier, kalte handia egin dizun norbait hil nahi duzu baina aldamenean duzu zure kontzientzia, Lazkao Txiki.
Bertso sorta Mendian gora haritza Bizitzari jarritako bertso ezagunak. Imanol abeslariak "Iratze okre geldiak" diskoan argitaratua. Bideoa: Elkar.
Bertso sorta Lemoiz 80. hamarkadan plazaratutako sorta abestu zuen, 2007an, "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian (Durango- Plateruena, 2007-11-09).