Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Goikoetxea Asurabarrena, Ekaitz

Goikoetxea Asurabarrena, Ekaitz
IzenaGoikoetxea Asurabarrena, Ekaitz
JaiotzaBeasain / Gipuzkoa (1980)

Biografia

Euskal Filologia ikasketak ditu eta euskara irakaslea da. Bertsotan bere kasa hasi zen, haurtzaindegian esaterako, lagunengandik bereiztu eta bertso eta kantu zaharrak kantatzen zituen. Eskolan, 8 urterekin edo, zerbait idazteko esatean bertsoz egiten zuen. Hala, irakaslea erreparatu eta bertso eskolara bideratu zuen. Bestetik, ipuinak, olerkiak eta kantak idaztea izugarri atsegin du, inoiz, sarituak ere izan direlarik. Eskolarteko, bat-bateko eta Txapeleta Nagusi askotan aritu da kantuan.

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Zuri 35. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketako sorta irabazlea.
Bertso jarria Baina bat soberan Txirristaka Bertsopaper Lehiaketa irabazi duen sorta. Elkarbizitzari jarria.
Bertso jarria Naparrak gara gu ere Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikaria: Manex Pagola.
Bertso jarria Mingarri den bitartean Euskal gatazkari. Basarri Saria 2021.
Bertso jarria Sehaska kanta Animalien eta esamoldeen sorta jostari honek jaso zuen Basarri lehiaketan 2. saria, 2015ean.