Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Maddi Sarasua Laskarai

Maddi Sarasua Laskarai
IzenaMaddi Sarasua Laskarai
JaiotzaItsasu / Lapurdi (1995)

Biografia

Itsasun (Lapurdi) jaio zen 1995eko azaroaren 22an. Aitor Sarasua bertsolari aretxabaltarraren eta Maiana Laskarai itsasuarraren alaba da. Hamaika urterekin hasi zen bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Lehenik, Karlos Aizpurua, Patxi Hiriart eta Kexux Arzallus izan ditu bertso irakasle eta, gero, Baiona lizeoko bertsu eskolan, Odei Barroso eta Aimar Karrika. Gasteizera (Araba) eraman zuten ikasketek eta, besterik beste, Errekaleor auzoko borroka sozialean aktiboki sartu zen. Garaiko gaztetxo gehienak bezala, Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan hasi zen jendaurrean kantari; txapelduna izan zen Bertsulari Gazteen Xapelgoa 2012 eta 2013an, eta Euskal Herrikoan 2012an. Beste hainbat sariketetan ibilbidea egitearekin batera, 2012an hartu zuen parte lehen aldiz XILABAko ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Jolasa "Emozioak" puntuak ordenatzen Maddi Sarasuaren kopla sorta, nahas-mahasean emango zaigu. Txartel bakoitzean, puntu bat emango zaigu. Guk bi puntu lotuz, koplak osatu beharko ditugu. Puntuak xuxen lotzeko, adi errimari eta esaldien zentzuari!
Bertso jarria Emozioak Bost emoziori eskainitako kopla sorta.