Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Larrinaga Dañobeitia, Jone

Larrinaga Dañobeitia, Jone
IzenaLarrinaga Dañobeitia, Jone
JaiotzaMungia / Bizkaia (1993)

Biografia

Mungiarra da. Irakasle-eskolan Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasketak burututa ditu, hezkuntzako beste master eta minor batzuekin osatuak. Azken urteetan, Hezkuntza Arautuko programan ari da lanean Bizkaiko Bertsozale Elkartean. Bertso-udalekuetan begirale lanean ere aritu izan da. Horrez gain, Mungiako TAKET Bertso eskolako kidea da. Bertso-jarduerari dagokionez, bere lehenengo plaza 2013an izan zen Gernika-Lumoko Lurgorri auzoan. 2017tik, Uribe Butroe/Txorierri eta Bizkaiko Txapelketetan parte hartu du. Bestelako sariketetan ere hartu izan du parte: ABRA sariketa, Señora Sariketa…

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Ahalduntze Bertso-Eskola 2024ko Bertso Egunean Gernikan abestutako sorta.