Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Etchegaray Baraziart, Marie Anna

Etchegaray Baraziart, Marie Anna
IzenaEtchegaray Baraziart, Marie Anna
JaiotzaLekorne / Lapurdi (1873)
Heriotza1939

Biografia

1873ko azaroaren 18an jaio zen Lekornen. Espartingile eta ostalaritzan jardun zuen. Espartin fabrikan egin zuen lan eta bertan ezagutu zuen Marie Hargain Kanbokoa, bere bertsotako laguna. Hazparnera ezkondu zen eta bertan bizi izan zen, Hazketa auzoan, eta ondoren Peña auzoan. Aña eskolatua zen, irakurtzen eta idazten bazekien. Sei seme-alaba izan zituen. Hazparnen hil zen 1939ko azaroaren 8an. Bere izena modu ezberdinetan jasota dago. Beñat Souleren lanean (2011), Mariana Etchegaray Baraziart "Aña Debrua" bezala jasota dago; Carmen Larrañagak aipatzen duen Marie Abbadia Arrasten lanean (1909), Anna Etchegoyen bezala agertzen da; eta 1894eko Lore Jokoetako irabazle bezala, "Réveil basque" egunkarian, Marie Etchegaray ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Oraiko dama gaztiak Bere garaiko neska gazteen jazkerak eta jarrerak azaltzen ditu Aña Etxegaraik, umorezko sorta honetan. Etxegaraik bazekien zerbait janzkera kontuez: bertsotan ere espartin (edo abarketa) fabrikan ikasi zuen, fabrikan lagun egin zuen Mariana Hargain Kanboko bertsolariarekin. Biek ala biek, Lore Jokoak irabazi zituzten gizonekin bat-batean lehiatuta eta plazan kantukide izan ziren. Plazan bertsotan aritzeko janzten zirenean, Añak eta Marianak oso presente izaten zuten apaiza ere entzuleen artean egoten zela begira; janzkera zaintzen zuten, emakume desegokitzat jo ez zitzaten (1890ean Marie Abbadiak eginiko elkarrizketan jasota dagoenez).