Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Artola Arretxe, Imanol

Artola Arretxe, Imanol
IzenaArtola Arretxe, Imanol
JaiotzaAmezketa / Gipuzkoa (1989)

Biografia

Amezketan (Gipuzkoa) jaio zen 1989ko urriaren 29an. Filosofian lizentziatua da, eta soziopolitikan eta soziolinguistikan aditua. Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Elkarteko liberatua da. Etxetik eta eskolatik datorkio hizkuntzarekin eta hoskidetasunarekin jolasteko zaletasuna, eta txikitatik landu izan ditu ahozkotasunarekin lotuta hainbat diziplina: bertsoa, antzerkia, errezitatzea, kontalaritza… (H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kidea da 2012an sortu zenetik. 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako "Gipuzkoa Bertsotan" fasean hasi zen gai-jartzaile, aurkezle eta gai-emaile lanetan; Hernanin aurkeztu zuen lehen saioa, maiatzaren 17an, goizeko saioan. Harrezkero, Gipuzkoako Txapelketan, Bertso Egunean, Tolosaldeko sariketetan eta plaza askotan aritu da langintza horretan; 2022an jardun zen lehen aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Ohiko ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bat-batekoa Hitzaldia: Gai-jartzaile autorea EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.